argia.eus
INPRIMATU
Juan A. Larrañaga
"Komentatzea baino errazagoa da jokatzea"

2021eko ekainaren 30a

Orain arte jokatutako partiduen ondoren ze iritzi duzu txapelketaren inguruan?

Lehenengo bi astetan nahiko maila kaxkarra egon da. Joku gutxi ikusi da. Hau normala da, lehenengo fasean taldeak irabaztera baino, ez galtzera irtetzen direlako. Orain arte Alemaniako selekzioak bakarrik erakutsi du joko ona.

Zein irizpide erabili duzue partiduak hautatzeko garaian?

Irudien jabetza TVEk dauka eta ETBri partidu batzuk eskaintzeko aukera eman dio. Lehentasuna ez eduki arren, Ingalaterra-Holanda, eta Errusia-Alemania bezalako norgehiagokak eskainiko ditugu. TVEk aukera malgutasun handia eskaintzen digu alderdi honetan.

Ezberdintasunik ba al da Espainiako Ligako partiduak edo Nazioarteko partiduak ematerakoan?

Batez ere haunditasunean dago aldea. Hemen telebista kate asko daude eta Espainiako Ligan bost edo sei. Azkenean ohitu egiten zara. Komentarioen mailan ez da ia alderik, talde gehienak aurrez ezagutzen dituzulako. Arazo bakarrak Turkiamoduko talde ezezagunekin izaten dira.

Futbolaria ala komentariogilea?

Nik nire burua futbolaritzat jo dut beti, bizitza horretan eman dudalako, eta momentu oso onak pasa ditudalako Errealarekin. Orain, komentariogile lanean ari naiz eta lan lasaia denez ondo moldatzen naizelakoan nago. Gainera, futbolari begira dudan grina edo gogoa ongi gainditzen dut lan honekin. Hala ere, futbolean jokatzea errazagoa da niretzat.

Zeintzuk dira Europako Txapelketako talde indartsuenak?

Garailea, Alemania, Italia eta Frantziako taldeen artean egongo da nire ustez. Espainiari dagokionez, aurrera egiteko, bere jokua asko hobetu beharko du.

 


ANDONI URBISTONDO