argia.eus
INPRIMATU
Suar Aizpuru
"Zortea izan dut gazte izanik telebistan lan egitean"

2007ko otsailaren 21a

Nolatan murgildu zinen «Superbat» saioan?

Casting bat egiteko jende bila etorri ziren ikastolara. Txinparta piska bat zeukan jendea nahi zuten, eta irakasleek nire izena eta beste batzurenak aipatu zizkien.

Nolakoa izan da esperientzia?

Oso esperientzia polita. Jende asko ezagutzen duzu eta beste era batetako lagunak egiten dituzu. Gaztea izanik telebistan lan egitea pagotxa ederra da.

Lan eta denbora asko suposatzen al du «Superbat»eko aurkezle izateak?

Dirudiena baino gutxiago. Gidoia prestatua egoten da eta asteazkenetan hiru aurkezleok errepasatzeko elkartzen gara. Hurrengo egunean grabaketa burutzen da, eta hori da dena.

Zein da zure zeregina edo papera programan?

Beno, nik bihurriarena egiten dut, eta Maier eta Joxe Felipek seriotasun puntu bat jartzen dute gauzak bere lekutik gehiegi atera ez daitezen.

Zer moduz moldatzen zara Maier eta Joxe Feliperekin?

Oso ondo moldatzen naiz ero pare hoiekin. Lagunarteko harreman oso ona daukagu.

Joxe Felipek telebistan esperientzia bazeukan, eta zuek ez. Zer suposatu du horrek?

Gauza asko erakutsi dizkigu, eta laguntza izugarria eskaini digu.

Beste programa motaren bat egitea gustatuko litzaizuke?

Bai, ikuskizun saio bat egingo nuke, baina hemen ere oso gustora nago. Hurrengo ikasturtean jarraitzeko proposatuko balidate, dudarik gabe baiezkoa emango nuke.

Telebistako Suar eta kalekoa, berdinak al dira?

Beno, ezetz uste dut. Telebistakoa alaiagoa da, beti alaitasuna sortzen dago. Kalekoa, berriz, serioagoa eta formalagoa da.

 

AINHOA AZPIROZ