argia.eus
INPRIMATU
Klaudio Landa: «Jendea zoro-joko batean sartzen saiatzen naiz»
2021eko uztailaren 19a
Klaudio Landaren ibilbidea azken urteotan
Klaudio Landa: «Jendea zoro-joko batean sartzen saiatzen naiz»
Lehenengo bere ahotsa Euskadi Gaztean entzuteko aukera izan genuen, eta orain aurpegia ere erakusten du ETBko «Arralde» saioan. Beti ere, jendearengana hurbiltzen da umore eta konplizitate bila, batzuetan ziria sartzeko asmotan eta bestetan iritzi bat eskatzeko intentzioz.
«Aizu!»n idazle, Euskadi Gaztea irratian ondoren, «Arralde»n orain, eta hurrena non?
Hemendik aurrera... ez dakit, batek daki zer sorpresa prestatuko dizkigun bizitza honek. Orain arteko ibilbidea oso interesgarria izan da. Betidanik gustatu izan zait gauza berriak frogatzea, eta orain gustora nago.
«Arralde»n galderak egiten hor ibiltzen zara. Zenbat aldiz bidali zaituzte haizea hartzera?
Arraroa badirudi ere, gutxitan. Ziria sartu baino, konplizitate bat lortzen saiatzen naiz. Galderaren zentzuagatik baino gehiago, euskaraz galdetzeagatik bidali naute haizea hartzera. Baina gutxitan, hala ere.
«Arralde»n zalapartatsu, baina etxean eta kalean...
Berdin. Noski, horrelako galderak ez dizkiet egiten lagunei, baina hor agertzen naizen bezalakoa naiz. Ez dut sekreturik.
«Arralde» programarekin, «Goenkale»ri ez al zaio benetan duena baino garrantzi handiagoamaten?
Egia esan, «Arralde» saioaren sustraia «Goenkale» da, baina gizartean agertzen diren beste gai batzuk sartzen ahalegintzen gara, «Goenkale» bera ere gizartearen isla baita. Pertsonaiak joko bezala planteatzen ditut. Zoro-joko batean murgildu, eta elkarrizketatuak ere horretan sartzen ahalegintzen naiz.
Zuen programako solasaldiak ez al dira irrealegiak?
Programaren asmoa ez da familia batean izan daitezkeen elkarrizketak erreproduzitzea. Kalean edo edozein tokitan eman daitezkeen komentarioak eta iritziak azaldu eta kontrastatzen ditugu.
Azkenik, eta bukatzeko, nor da Ginaren hiltzailea?
Jakingo banu esango nizuke. Ikerketek aurrera jarraitzen dute eta jakin bezain laster esango dizut.
AINHOA AZPIROZ
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazLANDA9
EgileezAZPIROZ2Komunikabid