argia.eus
INPRIMATU
Andoni Etxebarria: «Anaiak ezin izan du amarekin urte t"erdian hitz egin, euskaraz ez diotelako uzten»
Arantxa Erasun 2021eko uztailaren 19a
Andoni Etxeberria preso politiko baten anaiarekin elkarrizketa
Andoni Etxebarria: «Anaiak ezin izan du amarekin urte t'erdian hitz egin, euskaraz ez diotelako uzten»
Asier zure anaia Valladolideko espetxean dago. Zein komunikazio arazo ditu?
Ama gaixorik dago duela sei urtetik hona, eta azken hilabeteetan jada ezin du bisitetara joan. Baina Valladoliden ez dute baimenik ematen telefono deirik egiteko, euskaraz egiten bada. Ama eta semearen arteko erlaziorik ez dago azken urte t'erdian, beraz, euskaraz egitea baimentzen ez zaien bitartean telefonoz ez baitute egiten.
Eta Valladoliden diren beste presoek ere ez dute euskaraz egiteko aukerarik telefonoz?
Ez, guztiek _bederatzi gizonezko eta emakume bat_ eskatzen dute aldiro euskaraz egitea, baina ez diete uzten. Orduan ez dute telefonoz deitzen.
Eta bisitak egiten al ditu Asierrek zuekin?
Amarekin ezin badu ere, gurekin eta lagunekin egiten ditu. Normalean zortzi lagun ingururentzat izaten ditu onartuta baimenak. Baina Valladoliden badago presorik inoiz lagunen bisitarik onartu ez diotenik.
Eskutitzetan interbentziorik ba al du?
Ezetz esaten diote, baina hori ez da egia. Beti euskaraz idazten du, eta Madrilera bidaltzen dituzte itzultzera. Guk bidalitako hamar eskutitzetik erdia inguru jasotzen dituen kalkulua egin dugu. Eta bidaltzen dituenetatik, bi inguru bakarrik jasotzen ditugu.
Euskaraz idatzitakoak, gainera, hilabete inguru igaro ondoren jasotzen ditugu. Telegrama eta burofaxekin ere gauza bera gertatzen da. Premiazkoak izanda ere, astebete igaro arte ez ditu jasotzen euskaraz badira. Duela hilabete batzuk senitarteko bat hil zen eta astebete beranduago izan zuen horren berri.
ARANTXA ERASUN
Asier Etxebarria euskal preso politikoaren anaia da andoni.
21

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
PertsonaiazETXEBARRIA8
EgileezERASUN2Politika