argia.eus
INPRIMATU
Mikel Urretabizkaia: «Euskal apaizek arrasto bikaina utzi dute»
1996ko martxoaren 24a
Mikel Urretabizkaia kazetariari elkarrizketa
Mikel Urretabizkaia: «Euskal apaizek arrasto bikaina utzi dute»
Euskal Telebistan hasiera-hasieratik dabilen gizona. Nazioarteko berrien inguruan aritu izana da, eta gaur egun kirol eta informatibo zuzendaria izan arren, berak zuzenduriko «Zerua eta lurraren inguruan» bezalako nazioarteko erreportaiak oso gogoko dituela aitortzen du.
Zertan datza «Zerua eta lurraren artean» saioa?
«Zerua eta lurraren artean» Amerikako zenbait herrialdetan hainbat pertsonaia erlijiosori buruz egindako telebistarako programa sorta bat da. Programan zehar aurkezten diren gizon hauek apezgo lana eta beren eguneroko betebeharraren artean ezarri behar duten lotura hori eman nahi du aditzera izenburu honek, are gehiago eguneroko lanak batzuetan dakarzkien hain egoera korapilatsuak kontuan izanik. Horrez gainera, programak euskal apaizen Amerikarako emigrazioaren garrantzia ere azpimarratu nahi du, gogora ekarri besterik ez dago bertan izandakoen izen batzuk, hara hor: El Salvadorren hil zuten Ignacio Ellacuria jesuita edo beren jarraitzailea izan zen Jon Sobrino bera, edota Panamako Noriega deritzan kasuan erabateko papera izan zuen Sebastian Laboa nuntzioa.
Elizgizonak ezagutzea nahikoa al da lurralde horietako errealitatea ezagutzeko?
Ez da nahikoa, noski. Herrialde horien errealitatea horren konplikatua izaki, elizgizon baten ikuspuntua egon dauden bestelako ikuspuntuen arteko beste bat da soilik. Gainera kontuan izan behar da herrialde latinamerikar batek ez duela bestelakoekin zerikusirik, nahiz eta hemendik ikusita batzuetan berdintsuak diruditen.
Zer arrasto utzi dute elizgizkon hauek lurralde horietan?
Orokorrean erlijioso hauek beren adopzio herrialdeetan utzitako arrastoa bikaina izan da. Beren ezagutzarekin eta lehen mundua deritzotenarekin izan dituzten harremanei esker erabat ezinezkoak suertatzen ziren hainbat ekintza jarri dituzte martxan. Burutu duten lana musutruk izateak ere beren irudi ona oraindik hobea bihurtu du biztanleen artean.
JOSU ARANBERRI
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazURRETABIZK3
EgileezARANBERRI2Komunikabid