argia.eus
INPRIMATU
Alberto Arizkorreta: «Denbora eta dirua ditugu oztopo»
2021eko uztailaren 19a
ETBko Alberto Arizkorreta errealizatzailearekin elkarrizketa
Alberto Arizkorreta: «Denbora eta dirua ditugu oztopo»
Grafismoa, argiztatzaileak eta errealizazioaren arteko koordinatzaile lana betetzen du Miramonen. Debateak, telesailak, dokumentalak eta bestelako lanetan aritu da errealizatzaile modura. «Doctor Livingstone» saiorako eginiko bi dokumental Dokumania kateak erosi berri dizkio.
Laburbildu errealizadorearen lana.
Telebistako lana, lan taldean egiten dena da. Errealizadoreak egin beharrekoa, zuzendariak edo gidoigileak paperetan ikusten duena iruditan jartzea da. Hori gorpuztu egiten du. Programaren erritmoa ikusi, kamerarekin jokatu, dekoratua egokitu... Zinemako zuzendariaren antzekoa da, baina errealizadoreak ez ditu aktoreak zuzentzen, horretarako beste pertsona bat egon ohi da.
Zuzenekoa ala grabaturikoa?
Ezberdina da, programaren arabera edo aurkezlearen arabera asko aldatzen da. Adibidez, Urrusolok hobeto funtzionatzen du zuzenekoan. Beste saltsa bat du zuzenekoak, inprobisatu ere gehiago egiten da. Biak ditut gustukoak, bakoitzak espresio modu diferenteak ditu.
Zeintzuk dira errealizadoreak dituen oztopo nagusienak?
Programa bat, ez da bakarra izaten, azken finean, lau edo hamahiru izan daitezke. Horiei jarraipena eman behar zaie, eta askotan jarraipen ari hori ez da argi ikusten.
Oztopoak, denbora eza edo diru falta dira. Beti denborarekin gaizki ibiltzen gara, presaka eta korrika.
Atzerrian ibilia zara dokumentalak grabatzen, horrelako lanek ba al dute lekurik ETBn?
Momentu honetan, egoera ekonomikoa tartean dagoela, zaila da. Nik dirua dela eta, proiektu bat geldirik daukat.
Zer eskaintzen diote errealizadoreari dokumentalek?
Muga-mugan aritzen zara lanean, denbora gutxi daukazu, ordu asko dira eta ezagutzen ez duzun toki batean ari zara lanean. Nahiz eta sei hilabete lehenago prestatu, zer aurkituko duzun ez dakizu. Askotan, harrituta gelditzen dira, zein baliabide gutxirekin joaten geran ikusten dutenean.
ARRITXU ZELAIA
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBTeknikoak
PertsonaiazARIZKORRET1
EgileezELAIA3Komunikabid