argia.eus
INPRIMATU
Jose Mari Otermin: «Ez dugu bizioz errepikatzen»
2021eko uztailaren 19a
Jose Mari Otermin ETBko programazio arduradunarekin elkarrizketa
Jose Mari Otermin: «Ez dugu bizioz errepikatzen»
Jose Mari Oterminek aurtengo udaberrian bostgarren urtea egingo du programa Euskal Telebistako arduradun bezala. Lehenago irratian jardun zen gizon honekin, jarraitzen duten saioa, berriak eta orokorrean ETB-1 programazioari buruz hitzegin dugu.
Zer eskeiniko digu ETB-1ek 1996an?
96ko lehen hiruhilabeteaz hitzegin daiteke zehazkiago. ETB-1ean aldaketa nabarmena da, orainarte eguerdian egiten zen «Bertatik bertara» gauera pasatuko dela. Jaime Otamendiren saioia ere aipatzekoa da, hau izango da apustu handienetakoa. Esan beharra dago baita ere, politika profesionala ematen hasi gerala.
Zein da momentu honetan programazioaren ardatza, ardatzik balego behintzat?
Nekez esan daiteke gaurko telebistaren ardatza zein den. Euskaraz bizi nahi duenari aukera ematen diogu. Euskal Telebistak duen ikuslegoari atxiki nahi zaion programazioa da. Nolabait, ikusleak dituen egarriei erantzun nahi lioken programazioa da.
«Goenkale», «Arralde», «Arralde Kantari», «Kaixo 96»... «Goenkale» gehiegi ez ote?
Mundu guztian egiten den gauza da. Ez dut uste oraindik neurriaren muga pasatu dugunik eta ezta gutxiagorako ere, mundu guztian egiten da produktu bat indarrean daukazunean handik ariak ateratzea. «Goenkale»k osasun ona du, eta ez dira ari hoiek kaltetan gertatu. Azken finean «Goenkale» babestea, eta pixkat marko zabalagoa ematea da.
Egun errepikapen kopurua handia da, bere horretan jarraituko al du?
Bai, ez da aldaketarik egongo, oraintxe bezala mantenduko ditugu. Jendeak badaki diru gehiago bagenu gutxiago errepikatuko genuela. Hala eta guztiz ere, gauza asko errepikatzen dira eta errepikatuko dira kate honetan eta besteetan. Jendeak badaki, etxe honek bere mugak badituela, eta ez ditugula gauzak bizioz errepikatzen. Errepikapenei buruz aurreritziz hitzegiten da, publikoak momentuan momentukoa ikusten du.
ARRITXU ZELAIA
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazOTERMIN1
EgileezELAIA3Komunikabid