argia.eus
INPRIMATU
Julio Ibarra: "Argi daukat, mundu honetan inor ez da objetiboa".
2021eko uztailaren 19a
Julio Ibarra ETBko gaueko informatiboetako editorearekin elkarrizketa
Julio Ibarra: "Argi daukat, mundu honetan inor ez da objetiboa".
Gaueko informatiboetako editore eta «Teleberri»ko aurkezle da Julio Ibarra. ETBn lan hoiek egiten irailean hasi bazen ere, ez da berria, lehenago ere Euskal Telebistan jarduna da aurkezle lanetan eta azken urteotan editore modura Radio Euskadin ere aritua da.
Asko hitz egiten da editoreei buruz, baina zein da informatiboetako editorearen lana?
Editoreak bere kontrolpean informatibo guztia du, ekipo bat duzu, Iurreta eta Miramongo kazetariak, korrespontsaliak... Informatiboetako buruarekin ados jarri behar zer kubritu behar den, nola.... Diseinatzaile lana betetzen du editoreak, nork egingo duen, zer, zenbateko iraupenaz eta hori guztia.
Informatiboak saio ikusienetakoak dira, audientzia guda horren barne sartzen al ditu?
Dena baloratzen da. Informatiboetarako badago jarraipen berezia. Lanera etortzen naizen arratsalde bakoitzean bezperako audientziaren neurketak ditut, hori nahiko estresantea da. Baina horrek lotan ez egoteko piskat zirikatzen zaitu.
Zer pisu du berriemaileak berria ematerakoan?
Nik kazetariari berriaren ardatz nagusienak esaten dizkiot. Horretaz aparte, minutu batetik kazetariak hogeitamar moztu behar baldin baditu, kazetariaren sentsibilitatearen arabera batek gauza bat azpimarratuko du eta beste batek bestea. Batzuetan ados nago eta beste batzuetan nire ezadostasuna azaltzen diot.
Dena den, nik argi daukat inor ez dela gizarte edo mundu honetan objetiboa. Oreka minimoa mantentzen saiatzen gara, hori da nire asmoa. Baina, sarritan desoreka nabarmena dago, batzuetan gustorago eta beste batzuetan moskeatuta irteten dut. Nik pentsatzen dudana sarritan ezin dezaket esan, badakit non nagoen... eta berdina gertatzen da «El Mundo»n, «Egin»en....
Informatibo arloan egon zen editore aldaketak estilo aldaketa ekarri al du?
Editore bakoitzak bere estiloa du. Txarrera ez dugu egin, CIESen datuen arabera informatibo arloan ia-ia liderrak gara.
ZELAIA, Arritxu
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazIBARRA5
EgileezELAIA3Komunikabid