argia.eus
INPRIMATU
"Eszenografia ikuslea erakartzeko amua da"
2021eko uztailaren 19a
Eszenografiak garrantzi handia du saioaren arrakasta edo porrotan
Arrastalau
"Eszenografia ikuslea erakartzeko amua da"
Karlos Zabala «Arrastalu»k zortzi urte inguru daramatza Euskal Telebistako eszenegrafo lanetan. Bere burua pintoretzat duen honek egiten duen lanaren ondorioa da, ekintza bat kalean edo kafetegi dotore batean dela sinestarazten diguna.
Nola ezberdintzen dira dekoratzailea eta eszenografoa?
Nik egiten dudan lana eszenografia da. Dekoratua eszenografoaren lanaren ondorio fisikoa da. Eszenografia kontzeptu osoa da, ez da bakarrik polita edo itsusia den, beste gauza askorekin ere lotura du. Beste alderdi batzuk ere baditu, argiztapenarekin, errealizazioarekin. Gauza puntualak, koadro edo landare egokiak ipintzea atrezzo edo dekoratzaileari gehiago loturik dagoen lana da. Hala ere, nik nire burua pintore edo artista bezala definituko nuke. Askotan jendeak eszenografoak eta barne dekoratzaileak gauza bera garela uste dute eta ez da horrela.
Zenbat denbora behar da dekoratua egiteko?
Egun batetik bestera egiten ohituak gaude. Ez da egokiena baina askotan bat-batean egitera behartuta gaude. Behar besteko denborarekin egiten denean hilabete inguru irauten du.
Zer garrantzi du eszenografiak saioaren arrakasta edo porrotean?
Eszenografoa naizenez, garrantzi handia duela esan behar. Baina, errealista izanez gero... adibidez, alderatzerako, zer garrantzi du azala eta azaleko marrazkiak? Telebistan antzera gertatzen da, zapping-a egitean kate batetik bestera hitzak entzun gabe aldatzen dugu, orduan, deigarria baldin bada segundu gehiago geratzeko amua izan daiteke.
Zein da egin duzun eszenografia zailena?
Nik ez dut zailena modura ulertzen, landuena bezala baizik. Hiru nabarmenduko nituzke: «Rifi-rafe» uste dut kontzeptuz ondo lortua zegoela, saio bakoitzean apaingarriak aldatzen ziren baina eszenografia kontzeptua orokorra zen, ondo aztertua zegoen. Bigarrenik, «Actual» saioaren eszenografia nahiko lortua zegoen, eta azkenik «Ez dago larrosarik...» aipatuko nuke.
ZELAIA,Arritxu
«Artistatzat definituko nuke neure burua». (A: Garaialde).
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBTeknikoak
PertsonaiazARRASTALU1
EgileezELAIA3Komunikabid