argia.eus
INPRIMATU
"Hasieran instrumentu inperialistatzat-edo gintuzten"
2021eko uztailaren 19a
ETB Nafarroako korrespontsala den Joseba Balerdiri elkarrizketa
Joseba Balerdi
"Hasieran instrumentu inperialistatzat-edo gintuzten"
Joseba Balerdi, «La Voz de Euskadi», Vasco Press agentzian eta «Navarra Hoy»ko «Nafarroa Gaur» gehigarrian kazetari lanean jarduna da. Duela bost urtetik hona, ETBko korrespontsalian egiten duen lanarekin Nafarroako errealitatea gureganatzen digu.
Zein da Nafarroako korrespontsalen lana?
Gure kasuan toki geografikoa ordezkatzen dugu, Nafarroako ETBren ordezkariak gara. Denetarik egiten dugu; politika kontuak, ekonomi kontuak, gizarte gaiak... lantzen ditugu.
Zer azpiegitura dauka ETBk Nafarroan?
Bi erredaktore eta bekario bat daude erredakzio aldetik. Kirol kontuetarako Durangotik dator jendea. Horretaz aparte, teknikariak, kamerak... daude; Fase 3 enpresako langileak dira hauek.
Nafarroak ETBn nahiko tarte ba al du?
Ezetz uste dut, ez ETBn ez Euskal Autonomi Elkarteko gainerako mediotan ere. Nik uste dut urte batzuetatik hona nolabait atzeratu egin dela eta barneratu egin dela, inor ez da bere onetik ateratzen EAEko mapa ikusita. Gogoan dut txanpain marka bati boikota nola egin zitzaion, alde batetik Pais Vasco eta bestetik Navarra esaten zuelako iragarkian.
ETBn ere gauza bera antzeman al daiteke?
Nabari dela uste dut. Saiatzen gara, eta informatibotako zuzendaria ere saiatzen ari da hori errotu ez dadin eta gauza koiunturala izan dadin. Horren froga izan daiteke Nafarroan ETB telebista ofiziala izan dadin egon den borroka. Nahikoa borrokatu dira gure aurretik, ikastoletan eta herri mugimendu askotan poltsikotik dirua jarriz, antenak jarriz... Horiei esker gaude gu hemen.
Eta alderantziz, hau da, ETBk Nafarroan nahiko tarte ba al du?
Ikuspuntu askotatik ikus daiteke hori. Nafarroan hasieran egoera zaila bizi izan du, aztoramendua sortzen zuen gaia zen. Instrumentu inperialistatzat-edo gintuzten. ETBkoak ginelako zenbait informazio iturri ez genituen zabalik. Poliki-poliki emisioa zabaldu delako jendeak ikusi du ez garela inongo monstruoak.
ARRITXU ZELAIA
«ETB aztoramendua sortzen zuen gaia zen». (A: Oskar Montero).
ZELAIA, Arritxu
57


GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazBALERDI2
EgileezELAIA3Komunikabid