argia.eus
INPRIMATU
"Telebistan lan egitea erronka handia da niretzat"
2021eko uztailaren 19a
Joseba Iriondorekin elkarrizketa Euskadi Gazteari buruz
Joseba Iriondo
"Telebistan lan egitea erronka handia da niretzat"
Joseba Iriondo «Euskadi Gaztea» irratiko ahots ezagunetarikoa dugu. Aurpegia ere ezaguna egingo zaigu ziurrenik, izen bereko telebista saioa egiten baitu Kizkitza Cabadarekin batera. Telebistako lan hau ez da berria beretzat, lehenago ere egin baititu zenbait lan bertan.
Ze esperientzia da zuretzat «Euskadi Gaztea» telebista saioa?
Esperientziarik handiena telebistan zuzenean agertzea da. Ez da lehenengo aldia telebistan lan egiten dudala, baina bai zuzenean. Irratian desberdina da, ez duzu zure aurpegia ematen. Hasieran lotsa apur bat ematen zidan baina erronka polita dela iruditzen zait.
Zer desberdintasun dago irrati edo telebistan lan egitean?
Irratian izan dudan esperientziagatik desberdinatsun handiena bertan bakarrik lan egiten dudala da. Elkarrizketa nori egin esaten dizute, baina gero zein galdera egin, montajea, musika eta beste guztia zure esku dago. Telebistan aldiz, lan talde batetan gaude, batek elkarrizketa zeini egin behar diozun erabakitzen du, kamarak daude, errealizazioa dago... Aurrez pentsatua zeneukana eta azken emaitza ezberdinak dira.
Nolako erantzuna du zuen saioak?
Guk telefonoa irekia dugu. Bertara jendeak dei dezake, bai elkarrizketatua den pertsonari galderak egiteko edo, bai bideo-klipak eskeintzeko. Baina jendeak errezera jotzen du. Alegia, norbait ekartzen dugunean inork gutxi deitzen du berari galderaren bat egiteko, nahiz eta jende interesgarria ekarri. Ikuslea ez da ausartzen, nahiago du bideo-klipak eskeintzea. Kalera begira berriz ez dut erantzun handiegirik somatu, behar bada emanaldi ordua ez delako egokiena eta gazte jendea kalean edo bestela ohean dagoelako, ez dakit.
Lehenago ere musika saioak egin izan dira.Ze berritasun eskeintzen duzue?
Ez da soilik musika irrati bat. Musika osagarri nagusia da, baina hasieratik garbi eduki dugu beste zerbait ere eskeini behar genuela. Nik esango nuke, gazte, gizarte eta musika saio bat dela gurea.
TORREGARAI, Idoia
Joseba Iriondo, bere lankide den Kizkitza Cabadarekin
57


GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazIRIONDO8
EgileezTORREGARAI1Komunikabid