argia.eus
INPRIMATU
"Nire papera eta 'Kixkur'ena ez dira berdinak"
2021eko uztailaren 19a
Superbateko aurkezle den Maier Urangari elkarrizketa
Maier Uranga
"Nire papera eta 'Kixkur'ena ez dira berdinak"
Haurrentzako «Superbat telebista» saioko aurkezle berrietakoa dugu, 300 gazte aurkeztu ziren frogaren ondorioz aukeratu zuten aurkezle lanetarako. Poesiazale den 16 urteko arrasatearrak, aurkezle lanak HEEko hirugarren mailan egiten dituen ikasketekin batera betetzen ditu.
Nolatan «Superbat»eko aurkezle?
Ikastolara deitu zuten frogarako jende eskean. Lagun bati zuzendariak esan zion ea aurkeztuko zen, eta ni harekin batera joan nintzen. Neuk ere froga egin nuen eta hartu egin ninduten
Zer esan nahi du 300 gazte aurkeztu ziren frogan aurkezle izateko aukeratua izateak?
Nire amak esan zidanean ezin nuen sinetsi, 300 pertsona frogan eta ni hor... Gogorra iruditu zitzaidan hasieran, baina mordoa poztu nintzen.
Zer itxura du oraingo «Superbat»ek?
Saioa guztiz aldatu da, orain larunbat eta igandeetan izaten da. Jendearen deiak ez daude, marrazki bizidun gehiago daude...
Ez al dizu aurreko «Kixkur»ekin alderatua izateak beldurrik ematen?
Apur bat bai hasieran, baina «Kixkur» berarekin egon nintzen hitz egiten... eta ez dut halako beldurrik. Eurak zaharregiak-edo ikusten zituztelako kendu zituzten. Ni hartu ninduten gazteago izanez, umeekin hobeto izatearren. Ez dut uste aurrez zegoen «Kixkur»en papera eta nirea berdinak direnik.
Aurrera aurkezle lanetan jarraitzekotan?
Hasieran, lehenengo programa aurkeztu nuenean, ez zitzaidan batere gustatu. Baina orain mordoa gustatzen zait, gainera kazetaritza ikasteko asmoz nabil. Hala ere gehiago gustatuko litzaidake egunkariren baten edo irratian lan egitea.
Super-ondo pasatzen dut, oso giro ona dago. Behin hirurok irratira joan ginen, elkarrizketa batera eta beldurtuta geratu ziren gurekin.
Erraza al da haurrekiko harremana lortzea?
Batzuendako agian zaila izango da, baina niri umeak asko gustatzen zaizkit. Umeekin dudan harremana oso ona da, oso gustokoa dut.
ZELAIA, Arritxu
«Super-ondo pasatzen dut programa egiten», dio Maier Urangak
49


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazURANGA1
EgileezELAIA3Komunikabid