argia.eus
INPRIMATU
"Iparraldean Hegoaldeaz informatuagoak daude"
2021eko uztailaren 19a
Inma Alvarezi elkarrizketa
Inma Alvarez
"Iparraldean Hegoaldeaz informatuagoak daude"
Inma Alvarez ETBn lehenagotik aritua bada ere, bere irudia gaur egun «Iparraldearen Orena»rekin lotzen dugu. Guillaume Irigoienekin batera egiten duen saioarentzat eta besteontzat berri pozgarria zabaldu zen aurreko astean, ETB Iparralde osoan ikus daiteke hemendik aurrera.
Iparralde osoan ikusi ahal izateak zer esan nahi du zuentzat?
Guretzat, gure lana denek ikusi ahal izango dutela. Aurrerapauso garrantzitsua izan da. Orain dela bi urte Maulen antena ezarri zenean, jendea Euskal Telebistan interesatua zegoela. Gainera, sindikatuaren sustengua izateak, sustengu ofiziala ez izan arren, sasi ofizialtasuna ematen dio.
Iparraldeko ikusleak ETB ikusteko gogoz?
Benetan. Dei asko jasotzen ditugu hemen, askok jarraitzen gaituzte. Harrigarria da, askotan espero ez duzun jendeak ere ikusten zaituela esaten du. Erreportaia egitera joaten garenean jasotzen ez duten leku batera, interesatzen dira, eta galdezka jarduten dira ea nola ikus dezaketen.
Iparraldea Hegoalderatuko al da?
Nik uste, dena dela, Iparraldean Hegoaldeko informazio gehiago dagoela, Hegoaldean Iparraldekoa baino. Interes gehiago erakusten du hemengo jendeak. Jendeak uste baino diferentzia handiagoak eta parekotasun handiagoak daude. Paradoxa duena eta era berean polita da oreka hori.
Iparraldean Hegoaldearen berri bai, baina alderantzizkoa lortzeko nahikoa al da «Iparraldearen Orenaren» hamar minutuekin?
Behintzat indar bat egiten ari gera. Harantzago joan gintezkeela? Bai, baina hori piskanaka egingo den gauza da. Azken urteotan hemengo jendea hurbiltzen ari da, ez bakarrik ikusle bezala, partaide bezala ere bai. «Iparraldearen Orena»rekin nahikoa den? Nik uste kaskar samarra dela. Gai asko daude eta jendeak gauza asko egiteko gogoa du. Aukerak txikiak dira, zeozer gehiago egiten saiatuko gara. Integrazioa lortu nahi bada, hemengo jendea ere kontsultatu beharko litzateke, eta ez egin gauzak Hegoaldetik begiratuta.
Guillaume Irigoien eta Inma Alvarez Baionako erredakzioan.
ZELAIA, Arritxu
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazALVAREZ6
EgileezELAIA3Komunikabid