argia.eus
INPRIMATU
Marian Etxeberria: "Herri honen ispilu izaten saiatzen gara".
2021eko uztailaren 19a
IPARRA saioaren zuzendariei elkarrizketa
Marian Etxeberria: "Herri honen ispilu izaten saiatzen gara".
Orainarte Pausokaren esku zegoen «Iparra»n aldaketak izan dira. «Iparra»ko kazetari ziren Nora Askargorta eta Marian Etxeberria dira orain saioaren arduradun berriak. Hauek eta beste bi kazetari eta errealizadore batek osatzen duten taldearen eskutik datorkigu asteroko kultura tartea.
Produktorako langile izatetik, produktore izatera zer alde dago?
Askoz ere lan handiagoa da, lehen gutxi gora-behera zure erreportaia egin eta hori amaitzearekin nahikoa zenuen. Orain ardura gehiago ditugu, erreportaiak egiteari gehitu behar zaio gaiak erabakitzea, kontaktuak egitea... eta horrek dakarren guztia. Bi urtetan egon garenez programa honekin, dinamika nahiko hartua dugu, hasieran guk deitu behar izaten genuen lekuetara, orain jende askok deitzen digu programan azaldu nahi duela eta.
Produktoratik zuen eskuetara pasatzean zerbaitetan aldatu al da?
Aldaketa irudien arloan egin dugu, irudiari garrantzi handiagoa eman diogu. Saiatu gara programaren irudi bisuala gehiago zaintzen, eta era berean erreportaia guztiek irudi aldetik tratamendu zaindua izan dezaten.
ETBn kultur saioen hutsunea «Iparra»k betetzen al du?
Iaz ia bakarrak ginen, baina badaude beste saio batzuk. Aurten sortu den «Euskadi Gaztea»n, musika, zinema eta antzerkia ere ematen dute, beste ikuspuntu bat ematen dute hauek, egunerokotasunarena. Irudi, testu eta erreportaien luzeraren aldetik gauzak sakonago egiten ditugu.
Baliagarria al da produktu bera bietarako?
Nik uste baietz, Euskal Herria leku txikia da eta produkzio kulturala nahiz eta garrantzitsua izan ez da oso handia. Gu saiatzen gara euskal gaiak eta erdarazkoak orekatzen, bai publiko bati bai besteari interesatzen zaizkion gaiak sartzen. Nahasketa horretan uste dut ondo funtzionatzen dugula. Herrialde hau oso zabala da, eta gu herri honen ispilu izaten saiatzen gara.
ZELAIA, Arritxu
Marian Etxeberria eta Nora Askargorta. (Arg: Mikel Martinez).
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
PertsonaiazETXEBERRI19
EgileezELAIA3Komunikabid