argia.eus
INPRIMATU
Jon Albisu: "Aurrikuspenak % 95ean fidagarriak dira"
2007ko otsailaren 21a
Jon Albisu, ETBko metereologoari egindako elkarrizketa
Jon Albisu: "Aurrikuspenak % 95ean fidagarriak dira"
Duela urte t'erditik hona Jon Albisu da ETBko metereologoa. Pantaila atzeko eguraldi gizona dela esan dezakegu. Bera eta Andoni Aizpuru dira telebistaz iragartzen dizkiguten hozbero, ekaitz eta bestelakoen arduradun.
Metereologian zientifikotasuna eta ohiturak aurrez aurre al dira?
Ez derrigorrez, tenporak kontuan izaten ditut, estatistikoki aldaketak betetzen baitira, ilargiarekin ere zerikusi handia izaten du horrelako aldaketetan. Metodo herrikoiek ere aldaketak iragartzen dituzte, adibidez Aralarko bailaran mendi konkretu batetik zaldiak korrika jaitsi eta beste mendi batera joaten badira horrek ondoren eguraldi aldaketa datorrela esan nahi du.
Huts eginiko edo asmatutako aurrikuspenen portzentairik ba al duzue?
Oso erlatiboa da galdera, alde batetik Euskal Herriak duen kokapen geografikoagatik eta bestetik Euskal Herrian mendiak egotean eguraldi mota ezberdinak, itsasoa, Pirinioak, Bardeak... gauza asko ditugu, mikroklimak ditugu.
Telebistan eguraldia ematea, iragartzea ez da hain erraza. Astelehenean ezin dugu jakin zer eguraldi egingo duen larunbatean. Ematen duguna 48 ordurainoko aurrikuspena da, hau % 95ean fidagarria da. Bi egunetik gora aurrikuspen egokien portzentaia jaitsiz doa.
Aurkezleak zer pisu du eguraldi tarteak duen arrakastan?
Aurkezle bakoitzak bere grazia ematen dio, badaude grazia handiagoa ematearren eguraldia alde batera utzi eta txiste edo ukitu berezia ematen dietenak, baina horrela eguraldiaren tarteari bere izatea kentzen diozu. Bere alde bizia eduki behar du, baina bere esanahia galdu gabe. Nire iritziz, Andoni Aizpuruk oso ondo ekilibratzen ditu bi alderdi horiek.
Itzalean dagoen eguraldi gizona al zaitugu?
Pantailan ateratzeko esaten badidate aterako naiz, eta bestela ez naiz aterako. Ni gustora nago nirea egiten, berdin zait atera edo ez atera.
ZELAIA, Arritxu
49

Gaiez\Gizartea\Zientzia\Meteorologi
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Pertsonaiaz\ALBISU2
Egileez\ZELAIA3\Gizartea