argia.eus
INPRIMATU
Fernando Unsain: "Lazkao Txiki moduko bat agertzea nahi nuke"
2021eko uztailaren 19a
Fernando Unsain Txiskola saioko ekoizleari elkarrizketa
Fernando Unsain: "Lazkao Txiki moduko bat agertzea nahi nuke"
Ikuskin ekoiztetxeak egiten duen «Txiskola» saioko ekoizle da Fernando Unsain. ETBk estreinatu berri duen umore saioaz gain, ordea, Ikuskin ekoiztetxeak egin dituen beste hainbat saio eta IZ disketxeko lanen ondorioz ezaguna da Fernando Unsain.
«Txiskola» txiste saio serioa dela esan al daiteke?
Olerkari on baten bertsotan oinarrituz, egoki kontaturiko txiste ona, egiazki zerbait serioa da. «Txiskola», helburutzat barre eginaraztea bakarrik duen oso serioski planteaturiko saioa dela esango dizut.
Musika, aurkezle jantziak, erritmoa, mugimendua... Orain arte erabiliriko formula izan da, baita «Txiskola»n ere. Telebistan funtzionatzen duen formula da?
Ideia on batean oinarriturik ez dauden formulek ez lukete funtzionatu behar, baina, gauza guztietarako bezala, mundu honetan formulak soberan ditugu eta ideiak faltan.
Dena den, aipaturiko elementu hauek sarritan beharrezkoak suertatzen dira programa ezberdinak burutzeko orduan. Zaila eta benetan garrantzitsuena dena, koordinatzen jakitea eta kasu bakoitzean erritmo eta denbora egokiak lortzea da. «Txiskola»n hau guztiaau, Kike Amonarrizen ekarriarekin aberasten dela uste dut.
Zer motatako txiste kontalariak ditugu gure herrian?
Barre eragiten dutenak, negar eginarazten dutenak eta nik «Txistoso zurbilak» deitzen ditudanak, umorea ez den `umorearekin' herriaren etsipena eta ezintasuna sortarazten dutenak.
Nola lortzen da txistekontalarien batez besteko maila?
«Txiskola»n oro har partehartzaileen mailak bete egin gaituela esan behar dizut. Euskal Herriko txiste lehiaketa honetan burutzen diren kanporaketek txisteen kalitatearen batez bestekoa igoko du.
Chiquito de la Calzada moduko fenomenorik espero al duzue?
Benetan gustatuko litzaidakeena, hogeita bost urteko Lazkao Txikiren bat agertzea izango litzateke.
ZELAIA, Arritxu
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
PertsonaiazUNSAIN1
EgileezELAIA3Komunikabid