"Nazioa da lurraldearen arazoa plantearazten duena"


1995eko urriaren 01an
Yves Lacoste, "Herodote" aldizkariaren zuzendariari elkarrizketa
"Nazioa da lurraldearen arazoa plantearazten duena"
Yves Lacoste, "Herodote" aldizkariaren zuzendaria
Historialari eta geografoa, geopolitika kontzeptuaren bultzatzaile ezagunenetakoa da Yves Lacoste frantsesa. Paris-VIIIn irakasle, «Geografia: gerrarako arma» idatzi zuenetik hainbat lan publikatu ditu. Badira bospasei urte «Herodote» aldizkariaren zuzendari dena.
Zer da geopolitika?
Hitz batean esateko, geopolitika botereen arteko ribalidadea da. Boterea esaten dudanean, ez da soilik estatuak edo potentziak ulertu behar, edozein botere edo fenomeno mota izan daiteke. Zenbait kantarik Bosniaren alde kontzertu bat eskainiz gero, adibidez, berorri datu interesgarria izan daiteke, gatazka globalaren hobeki ulertzeko.
Eta kartak (mapak) egiten dituzue.
Aroa hobeki uler dezagun kartografia berriak ideatu behar dira. Karta bat ez da teknikoki hobeto edo okerrago errepresentatutako datu geografiko multzoa. Badira ohiko karten atzean maiz ahaztu edo atzeman ere egiten ez ditugun beste fenomeno batzuk, fenomeno historikoak esate baterako, baina baita erlijio, medikuntza eta beste hainbat fenomeno ere. Horiek ere islatu egin daitezke kartetan.
Zein dira Frantziak momentu honetan dituen problema geopolitikorik inportanteenak?
Nazioartekoari dagokionez, Bosniakoa da ez bakarrik Frantziak, baina Europa osoak daukan arazorik larrienetakoa. Beste arazo bat, Frantziarentzat, Aljeriako gatazka da. Ez baita kanpo-politikako arazoa soilik, ikusi behar da Frantzian bertan lau milioi musulman bizi dela. Hirugarren bat, gobernuaren kanpo politikarentzat, aurten, proba nuklearrak dira.
Inoiz esana duzu, ikerketa geografikoen abangoardian militarrak egon ohi direla. Handia al da, gaur egun, ikerketa militarren eta ikerketa zibilen arteko aldea?
Aldea egon badago, baina demokrazietan anitz tipitu da. Egun, hemen, geopolitika arazoak ez dira gobernuen esklusiba. Jendearen iritziek geroz eta pisu handiagoa dute. Herritarrek eraginkortasun handiagoa dute, are zenbait erabakitan ere. Bosniaren kasuan, adibidez, handia izan da iritzi publikoaren eragina.
Ohar zaitez, Sobietar Batasun ohian, ez herritar arruntek, ezta Siberian ari ziren geologoek ere, ez zutela kartak izateko ahalik. Hango gobernariek bazuten obsesio kartografiko bat, eta bera azaltzeko «inperialismoak ez du ezagutu behar», esaten zuten; alferrik noski, amerikarrek beren sateliteen bidez-eta bai baitzekiten dena. Beraz, eta alde horretatik, kartak badira gizarte demokratikoen ezaugarrietako bat.
Militarrek izango dituzte guk ez ditugun hainbat datu, noski, baina guk ere baditugu eurek ez dituztenak. Guk -hainbat sailetako ikertzaileez ari naiz- badugu zer esana, zer aztertua.
Zein da estatu-mugen garrantzia gaur egun?
Estatua nazioaren erreferentzi-gaia da. Nazioa da lurraldearen arazoa plantearazten duena. Alabaina, ez dago naziorik lurralderik gabe. Juduek, zergatik ez zuten mendeetan zehar estatu bat eraiki? Erlijioak debekatzen zielako: mesia itzuli bitartean ez ziren lurralde batean ezartzen ahal. Mende hasieran, berriz, nazioa eraikitzeko premia edo nahia izan zuten, eta ondorioz lurralde baten hautatu beharra somatu zuten.
Bosniara itzuliz: posible ote da zatiketa etnikoan oinarrituriko soluzioa?
Historiara begiratu behar da. Egungo jarreretan beti izaten da historia. Edo, hobeto esateko, beti izaten dira historiak; nork bere historia baitu, eta nork berari interesatzen zaion zatia, eta interesatzen zaion moduan kontatuko du. Bosnia, mende hasiera arte eta zenbait mendez, Inperio Otomanoaren ipar-mendebaldeko punta zen. Kroazia katolikoarekiko muga-mugan.
Serbia ortodoxoa berriz, Inperio Otomanoaren menpe zegoen. Eta bazen, hala ere, nolabaiteko oreka. Mende honetan hautsi dira orekak, gertatu sarraskiak. Baina gauza bat konprenitu behar da, erlijio arazoa ez da izan determinantea.
Determinanteagoa, eta argigarriagoa da inoiz gutxitan aipatzen den beste datu bat: Bosnian, musulmanak haranetan, hirietan bizi dira. Serbiar eta kroaziarrak mendian bizi dira. Horrek
handicap estrategiko bat dakarkie, bistan da, musulmanei, euren populazioa artxipielago batean legez sakabanatuta baitago. Baina, inportanteagoa dena, mendiko serbiar eta kroaziar nekazari, `basa-jendearen' eta (beti ere, izatez edo ustez, `aurreratuxeago': zinemara joan, modaz jazten diren) hirietako musulmanen artean badago aiher bat, ez baitut uste laster amaituko denik. Bosnian, eta Balkanetan oro har, zoritxarrez, edozein bakek prekarioa izaten segituko du.
SASTRE, Pablo
14-15

GaiezGizarteaientziaGeografia
GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakHerodote
PertsonaiazLACOSTE1
EgileezSASTRE2Komunikabid

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude