argia.eus
INPRIMATU
Manu Gil: "Proiektu berri bati aurre egin diogu"
2021eko uztailaren 19a
Manu Gil Pausokako langileari elkarrizketa
Manu Gil: "Proiektu berri bati aurre egin diogu"
Pausoka produktoran «Txoko-latex», «Eguzkilore» eta beste hainbat lan egin dituen berrogeita bat urteko deustuarra ez da aspertzen saioen arrakastaren arrazoia Pausokako ekipoan dagoela esaten. Oraingoan «Goenkale» saioaren inguruan eraturiko «Arralde»ren buru datorkigu.
Zer da «Arralde»?
«Goenkale»ko pertsonaiak, gertaerak, «Goenkale»ren inguruko iritziak, jendeak «Goenkale»z dioena, txutxumutxuak... jasotzen dituen saioa da. Azken batean, laburbilduz, «Goenkale»ren jira-biran dabilen solasaldia da «Arralde».
Liburua, asteroko saioa...Ez ote saio baten inguruan buelta gehiegi?
Agian horrelako zerbait gerta daiteke, baina hori horrela den edo ez jendeak esango du, «Arralde» edo inguruko saioak ez ikusiz. Guk gure aldetik ahalik eta saio txukunena eta onena egin behar dugu.
Zer berritasun eskaintzen du horrelako saio batek?
Berritasuna, ETBn bertako saio bati buruz hitz egitea da. Jendeak bere iritzia emateko aukera du, bai «Goenkale»n gertaturikoari buruz, bai gertatu beharko litzatekeenari buruz. Horretarako astero lau galdera egingo ditugu, ea pertsonaia batek halakoa edo bestelakoa izan behar duen, ea haurdun geratu behar duen eta horrelakoak.
Zer ekarri dio «Goenkale»k Pausoka produktorari?
Oso garrantzitsua izan da alderdi guztietatik. Telebista proiektu berri bati aurre egitea esan nahi izan du. Era berean, lantalde indartsua osatu dugu, bai gidoigile, aktore, produktore aldetik. Orain dugun lantalde honekin gai gara beste proiektuei heltzeko. Baina ez da Pausokan egin dugun gauzarik garrantzitsuena, beste hainbat gauza ere egin baititugu. Hala ere esperientzia handia da.
Eta «Txoko-latex», «Eskualdeak», «Eguzkilore» eta beste saio batzuk egin dituenarentzat zer esan nahi du?
Programa batek beste programa batekiko eskaintzen duen jolasa eskaintzen dit bai niri baita nirekin «Arralde»n dagoen ekipo apartari ere.
ZELAIA, Arritxu
Manu Gil ezkerretara bere ekipokoekin. (Arg: G. Garaialde).
57

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
PertsonaiazGIL2
EgileezELAIA3Komunikabid