argia.eus
INPRIMATU
Jon Lamarka: "Guztientzako tokia izan nahi dugu ‘Euskadi Gaztean’"
2021eko uztailaren 19a
Jon Lamarka, ETBko kazetariari elkarrizketa
Jon Lamarka: "Guztientzako tokia izan nahi dugu 'Euskadi Gaztean'"
Hilaren 25etik aurrera izango da pantaila txikian «Euskadi Gaztea» saioa. Gazteei begira sorturiko esparru honetan talde zabala ari da lanean, talde honen buru dugu Jon Lamarka kazetaria. «Hitz eta pitz» saioan hasi zenetik hainbat saiotatik pasatu ondoren, orain, «Euskadi gaztea» du eskuartean.
Zertan datza «Euskadi Gaztea» programa?
Gazteei zuzenduriko bi orduko saioa izango da. Saioaren hiru laurden teleserie ezberdinek hartuko badute ere, jarraian datorren magazinean era guztietako atalak tartekatuko ditugu, musika, zinema, kirola, informatiboa, erakusleihoa... hauen guztien artean musika izango da batik bat saio honen ardatza.
Irrati-formula erabilgarria al da telebistan?
Irrati-formula bera baino, gauza batzuk mantentzen saiatu gara. Top Gaztea zerrenda izango dugu, musikari garrantzi handia emanez. Izena eta musika aldetik badago lotura irratiko eta telebistako «Euskadi Gaztea»ren artean. Irratsaioan egiten duten bezalaxe, zerbitzuak ere izango ditugu lana, bekak, ikasketak... Erakusleihoa atala ere izango dugu, artistek beraien lana ezagutzera eman dezaten.
Gazteria zabala da gure herrian, nola egin guztientzako moduko saioa?
Oso gai garrantzitsua da hori, gure helburua ahalik eta gehienengana heltzea litzateke. Esan duzun bezala oso talde zabala da gazteriarena, guk guztientzako toki eta gazteen eztabaidagaien oihartzun bilakatzea nahiko genuke. Hamabost eta hogeita bost urte bitartekoei zuzenduko gatzaizkie. Ez da erreza izaten martxan hasi artean behintzat, gu ahalik eta saio entretenigarriena egiten saiatuko gara.
Programa era arinean planteatu duzue, gazteriari ezin al zaio saio seriorik planteatu?
Jakina, planteatu al zaie. Ez dut esan nahi gauzak ez ditugula serio hartuko, bai ordea gazteak hurbilago sentitzen duen hizkuntza badagoela. Gure helburua horixe litzateke, gazteen hizkuntzara ahalik eta gehien hurbiltzea, eta ahal den neurrian beraien partehartzea bultzatu nahi genuke. Jendearen erantzuna derrigorrezkoa dugu.
ZELAIA, Arritxu
Gazteen erantzuna derrigorrezkotzat du Jon Lamarkak.
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazLAMARKA1
EgileezELAIA3Komunikabid