argia.eus
INPRIMATU
Elixabete Garmendia: "Informazio lokalak liluratuta nauka"
2021eko uztailaren 19a
Elixabete Garmendiari egindako elkarrizketa
Elixabete Garmendia: "Informazio lokalak liluratuta nauka"
"Bertatik bertara" izango da, hilaren 18tik aurrera, eguerdiko 12.50etatik aurrera izango den albistegi berezia. Andoni Aizpuruaren eskutik, albistegi honen helburua herri informazioa dugu. Elixabete Garmendia, esperientzia handiko kazetaria, koordinatzaile lanetan ari zaigu.
Zein izango da «Bertatik bertara» albistegiaren edukia?
Albistegi desberdina eskaini nahi dugu. Atal desberdinak eskainiko ditugu eta den denak herri informazioaren inguruan murgilduko dira. «Iparraldearen Orena» dugu lehenengo atala; «Euskadi Zuzenean»en ildo beretik firmadun erreportaiak egitea espero dugu Hasier Etxebarria, Jose Mari Gabiria eta Miren Gabantxo arituko direla; Xabier Euzkitze eta albistegiaren aurkezlea den Andoni Aizpuru «Berriketan» arituko dira gai desberdinei buruz. «Ba al zenekien...?» atalak natura, zientzia, hizkuntza eta beste bitxitasun batzuk ekarriko dizkigu... Hau guztia elkarrizketa, agenda zein «Gaur Egun»aren aurrerapentxo batekin lagunduko dugu.
Badirudi, albistegi honekin ETBk herri informazioaren aldeko apustua egin duela.
«Euskadi Zuzenean»en hartutako esperientzia eta udako «Gaur egun»a ditugu honen oinarri. Akatsetatik ikasi eta depurazio prozesu baten ondorioz, herri informazioaren finkotzera heldu gara. Oraindik ezinezkoa da informazio dena hartzea, baina herri informazioak eskatzen duen sarea nahiko osatuta dugu. Hala ere, selektiboagoak izateko beharra dugu, ezin ditugu Euskal Herriko txoko guztiak bete. Horixe da, nire ustez, ETBk duen erronka garrantzitsuenetako bat.
Azken urte hauetan albistegi bereziak egiten ibili zara, gustoko duzu «Bertatik Bertara» albistegiaren filosofia?
Esparru hau ikaragarri gustatzen zait. Herri informazioak beti izan du bigarren mailako garrantzia kazetariontzat baina egia esan, esparru libreagoa, naturalagoa eta zabala eta polita iruditzen zait. Jendearengadik gertuago zaude eta hurbiltasuna sumatzen da. Oso emankorra da, eta nahiko liluratuta nauka.
ETXANIZ, Nerea
Elizabete Garmendiari albistegi desberdina egitea gustatuko litzaioke.
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
PertsonaiazGARMENDIA3
EgileezETXANIZ5Komunikabid