argia.eus
INPRIMATU
Mikel Olazabal: "Inoiz baino hobe aurten"
2021eko uztailaren 19a
Mikel Olazabal ETBko aurkezleari elkarrizketa
Mikel Olazabal: "Inoiz baino hobe aurten"
Hamabi urte daramatza Euskal Telebistan kirol munduan ezaguna den Mikel Olazabalek. Momentu honetan kirol saileko arduradun den zarauztarrak urte mordoska daramatza kiroletako arduradun modura, eta aurten ere bere ardurapean izango dira kirol emanaldi guztiak.
Zer jokaldi du ETBk denboraldi berrirako?
Behar bada inoiz baino hobea eta zabalagoa izango da aurtengoa. Asteburuetan emanaldi garrantzitsuak ditugu, esklusiba indartsuak ditugu, futbola nagusi dela. Honetaz aparte, astean zehar eguneroko programak ditugu, «Gaur egun kirolak», «Teleberri kirolak» saioak... hedapen zabala dugu. Ohiko esklusiba guztiak ditugu, eta mantentzen ditugu
Betikoa... ez ote kirol gehiegi ETBn?
Nik uste ondo dagoela. Irailetik aurrera dugun programazioa inoiz izan dugun orekatuena iruditzen zait. Astelehenetik ostiralera ez dago kirol gehiegi, gero asteburuan bai, kirol asko ditugu, baina kirol asko goi mailakoak. Konpetentziako batzuk nahiko lukete gure egoeran egon ahal izatea emanaldi horiek izateko. Txikia, baina ausartak gara.
Kiroletan futbola nagusi?
Zoritxarrez edo zorionez futbola Euskal Herrian lehen kirola da, eta guk ditugu gainera partidurik onenak. Gure bigarren kirola txirrindularitza da eta ez ditugu ahazten gure herriko kirolak, hauek igande goizetan baitute lekua.
Mikel Olazabal kiroletatik kanpo ikusten al duzu?
Kazetaria naiz ni. Hasi nintzenean, adibidez, ez nintzen kiroletan hasi. Momentu honetan kiroletan ikusten dut nire burua, baina bizitza luzea da, maratoi bat da eta buelta asko ematen ditu. Denetarik egiteko prest egon behar da bizitza honetan.
ETBn sartu zinenetik hona nola aldatu dira kirolak?
Gure eskaintza eta berauen kalitatea pila bat hobetu dugu. Hainbat gauzatan aitzindari izan gara, esaterako hor dira egin ditugun txirrindularitza emanaldiak, eta atzetik datoz Espainiako beste kateak guk egindakoa kopiatuz. Hori kontuan izatekoa da.
ZELAIA, Arritxu
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazOLAZABAL3
EgileezELAIA3Komunikabid