argia.eus
INPRIMATU
Askatasuna eta arriskua ditu zuzenean aritzeak
2021eko uztailaren 19a
Itziar Iraolari (Superbateko kixkurri) elkarrizketa
Askatasuna eta arriskua ditu zuzenean aritzeak
Ez du aurkezpen beharrik, horren adierazle da haurrak autografo eske inguratzea. «Super1»en oporrak hartu ditu eta udan eta datorren urtean zer egin pentsatzen dabil egunotan. Proiektu ugari dauzka Itziarrek: dantza, antzerkia... Irailean laburmetraia egingo du Xabier Aranbururekin.
Zerrtan ari da Turismo ikasi duen neska haurrentzako saioa egiten?
Betidanik umeak izugarri gustatu zaizkit. Iragarkia ikusi eta froga egitea erabaki nuen. Ezustekoa izan zen, ez nuen telebistan lan egitea bilatzen. Umeekin lan egitea bai, hori beti pentsatu dut. Pentsatu gabe etorri da hau, gauzak etorri egiten dira eta amaitu ere bai.
Nolakoa da Kixkur?
`Mariloka' bat da. Oso alaia, sorgintsu bat da, oso traketsa baino maliziarik gabekoa. Jendea zoratzea gustatzen zaio. Neskatila baten xarma du eta bihurria da oso.
Erraza al da Kixkurren azalean sartzea?
Ez zait asko kostatu. Hasieratik oso argi esan zidaten zer nahi zuten. Dauzkazun ezaugarri batzuk nabarmenduz, kanporatuz lortzen da pertsonaia. Baina ez da erraza egunero horrela aritzea. Azken aldian asko kostatzen zitzaidan.
Pertsonaia guztiak dira oso exageratu eta deskontrolatuak. Beti sortzen dute ezustekoren bat. Niri horrelako pertsonaiak gustatzen zaizkit. Askatasun handia izan dugu pertsonaia interpretatzerakoan. Zuzenekoak askatasun asko ematen du, baino arriskua ere badu.
Asko aldatu al da Kixkur urtebete honetan?
Hasieran askoz ere umeagoa zen. Gauza guztiekin emozionatzen zen, flipatu egiten zuen. Baina zuzenekoa egiten hasi ginenean, arropa eta makilajea aldatu eta neska helduxeagoaren irudia eman nahi izan zen. Aldatu egin zen. Alprojagoa bilakatu zen.
Haurren eredu zarela uste duzu?
14 urte baino gazteagoena baietz uste dut. Gauzak gehiago sentitzen dituzte eta emozionatu egiten dira. Niri behin baino gehiagotan esan didate: ni handia naizenean Kixkur izan nahi dut! Grazia ematen didate, ni ere ez bainaiz Kixkur. Baina ez dute ulertzen.
GERRA,Ainhoa
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazIRAOLA6
EgileezGERRA1Komunikabid