argia.eus
INPRIMATU
"Benetako erreferentzia eskaini dugu".
1995eko uztailaren 16a
Etienne Gary zine zuzendariari elkarriketa
"Benetako erreferentzia eskaini dugu".
Etienne Gary, filmearen zuzendaria:
Zer nola joan da filmaketa?
Oinarrizko materialik ez zegoen, irudi guztiak filmatu ditugu, salbu bakar batzuk. Kasu handiarekin ibili gara irudiak hautatzeko mementoan; jendeari benetako erreferentzia eman nahi izan diogu, bizirik dagoen Euskal Herria erakutsiz.
Zein publiko hunkitu nahi izan duzue?
Lehenik Ipar Euskal Herrikoa, bere herria hobeki ezagun dezan, betiko irudiak alde batera utziz. Iparraldea ez da bakarrik kostaldea, barnealdean ere bizi aberatsa dago ezagutu behar dena, lantegiak dira, artistak, denetarik.
Kanpora zabaltzeko aukerarik izango al duzue?
Noski, filmea Kanadara eramana da abibidez, zentro batek erosirik. Gero, Ingalaterra, Grezia, Espainia eta Estatu Batuetako telebistetan zabalduko dugu, besteak beste. Cesar Production etxea arduratuko da horretaz.
Zer nolako harrera izan du filmeak?
Lehenik, egin dugun lanaz aski pozik gara nahiz eta beti kritikak izan. Segitzen genuen helburua lortu dugu oro har, eta baldintza onetan zabaltzen ari da.
Lan honi jarraikiz beste filmerik egiteko asmorik?
Filme tematikoak egiteko asmoa dugu, gure ondarearen aberastasunak ezagutarazteko.
PETRIKORENA, J.J.
43

Gaiez\Kultura\Zinema\Zuzendariak\GARY1
Gaiez\Kultura\Zinema\Bideogintza
Pertsonaiaz\GARY1
Egileez\PETRIKOREN1\Kultura