argia.eus
INPRIMATU
Rikardo Etxepare: "Unibertsitatea zabaldu eta unibertsitateen arteko erlazioa bultzatu nahi dugu"
1995eko uztailaren 09a
Udal Ikastaroen inguruko berriak
Rikardo Etxepare: "Unibertsitatea zabaldu eta unibertsitateen arteko erlazioa bultzatu nahi dugu"
Ba al dago nobedaderik aurtengo Uda Ikastaroetan?
Ikastaroak badute jada estruktura tradizional bat. Urtero berritzen den bakarra egitaraua da. Aurten gai berriak jorratuko ditugu. Adibidez hizkuntzen heziketari ziklo berezi bat eskainiko diogu, hizkuntz inmertsiorako programa edota bigarren hizkuntza batean, hots, euskararen erabilpenaren inguruan alegia. Baita atzerriko hizkuntzen zuzenketari buruzko beste kurtso bat ere.
Badago beste nobedade bat ere, aurten ospatzen diren efemeridadeena hain zuzen. Adibidez Balenciagaren jaiotzaren mendeurrena edo zinemarena, baita NBEren bostgarren hamarkadarena.
Honetaz aparte, gainontzekoak aurreko edizioetan bezala jarraitzen du.
Oraingoan jendearenganako hurbiltasuna bilatu dugu, unibertsitatetik kanpo geratzen den jendearenganako. Masoneriari buruzko kurtsoak, edo medikuentzat bakarrik zuzenduta ez dagoen beste ziklo bat: medizina naturala, HIESa, anorexia, sendiarteko terapia... izango dira, besteak beste, kurtso honetan jorratuko diren gai batzuk.
Zeintzuk dira kurtso arrakastatsuenak?
Bataz beste partaidetza gutxien duten kurtsoetan 40 bat pertsona biltzen dira, eta gehienez 200 inguru. Normalean arrakastsuenak Psikologia, Hezkuntza, Nutrizioa eta Gastronomia, eta Zuzenbidekoak izaten dira.
Eta zein irizpide jarraitzen duzue ikasleen aukeraketa egiteko?
Partaidetzaren kopuruari muga, askotan, gela edo aretoen kapazitateak jartzen dio. Beraz, lehenengo apuntatu direnak posibilitate gehiago dituzte kurtsoetan lekua lortzeko.
Zer esan nahi du Uda ikastaroak Europar Ikastaroen barne egoteak?
Duela zazpi urte hasi ginen Europako zenbait unibertsitaterekin elkarlanean. Urtero, Europako beste unibertsitate batzuen laguntzarekin zenbait kurtso antolatzen ditugu, askotan ikastaroen gaiak beraiek proposatzen dituztela. Unibertsitate hauetatik ere ikasle eta irakasle batzuk hurbiltzen dira Donostiara.
Zein da Uda Ikastaroen betebeharra?
Unibertsitatea zabaldu eta unibertsitateen arteko erlazioa bultzatzea dira helburu nagusienak, baita gure herriaren imajina hobetzea ere.
ROZAS, Ixiar
24

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\EHU\Besteak
Pertsonaiaz\ETXEPARE1
Egileez\ROZAS1\Gizartea