argia.eus
INPRIMATU
"Prest nengoke EKE eta Federazioaren arteko lotura egiteko"
1995eko uztailaren 02a
Erramun Baxokeri EKE eta Euskal Federazioari buruzko elkarrizketa
"Prest nengoke EKE eta Federazioaren arteko lotura egiteko"
Erramun Baxok, Euskal Kultur Erakundeko lehendakaria
Nola ikusi duzu Federazioaren sortzea?
Eztabaida luzeak izan ditugu Pizkundea eta Deiadarren ahulezia ikusiz. Euskal Kultur Erakundea lan garrantzitsu bat eramaten ari da, erakunde honek kultur munduan bere tokia egin du, baina kultur taldeek ez badute bizirik erakusten, EKE indarra galtzen joanen da.
Harremanik izango ote da Federazioaren eta EKEren artean?
Momentuko EKEren barnean ez dugu horretaz ezta- baidarik izan. Dena den nire aldetik lotura baten egotea biziki interesgarria idurituko litzaidake eta prest nengoke bien arteko lotura egiteko.
Euskararen ofizialtasuna hurbiltzen ari ote da?
1992an Eurokartaren bidez euskararen ofizialtasunaren inguruko eztabaida bultzatu genuen, poderearen ordezkariak hunkitu genituen, Kontseilu Nagusian bertan segurtatu ziguten eztabaida hori egon zela. Azken urteetan sortu diren erakundeek ere, Herrien Sindikata, Garapen Kontseiluak, ofizializazioaren aldeko mozioak bozkatu dituzte baina horiek ez dute podere politikorik benetazko presio eraginkorra sortzeko.
Erakunde asko sortu dira azken urteetan, nola ikusten duzu fenomeno hori?
Euskal Herri historikoa estaltzen duten erakunde sinbolikoak dira. Ez dute ez botere politikorik ez dirurik, horretan gelditzen dira momentuan, euskal departamendurik ez baitugu. Zentzu horretan, azken hauteskundeei begiratuz, seinale ezkorrak ditugu, Coumet, Bayrou eta hemengo politikari gehienak betidanik euskal departamenduaren kon- tra izan baitira. Diruari dagokionez, adibidez, Garapen Kontseiluarentzat Kontseilu Nagusiak 100.000 libera eman du urte baterako. Idazkari baten lana ordaintzeko, gehiagorik ez.
ETXEBERRIA, Ixabel
38

Gaiez\Kultura\Kultur Erak\EKE
Pertsonaiaz\BAXOK1
Egileez\ETXEBERRI11\Kultura