argia.eus
INPRIMATU
Jesus Tormes: "Zarauztarrak telebistaren erabilpenaz ohartarazi nahi ditugu".
1995eko ekainaren 18a
Zarautz telebista programazio arduradunarekin elkarrizketan
Jesus Tormes: "Zarauztarrak telebistaren erabilpenaz ohartarazi nahi ditugu".
Azken ekainaren 8an Zarautz Telebistak 1.000. saioa burutu zuen. 1991n hasi zirenetik, hainbat emisio ordu bete dituzte Zarautz telebistako lagunok. Arrasate Telebistaren erreferentzia izanda, zaila egiten zaie bost lagun hauei maila profesionalera heltzea nahiz eta ekimena eta ilusioa izan beste 1.000 saio egiteko beste.
Nola hasi zineten Zarautz Telebista egiten?
Orain dela hiru urte hasi ginen. Bost lagun ginen _hiru kazetari eta bi teknikari_ eta zerbait egiteko asmotan genbiltzan. Hasieran ez genuen izan laguntza handirik baina Cabledis enpresa eta Udalarekin zenbait bile- ra egin eta gero, akordio batzuetara heldu ginen. 1991ko urrian hasi genituen lehendabiziko emisio pilotoak, eta 1992ko urtarrilean ekin genien emisio errealei.
Nolakoa izan da orain arte izan duzuen bilakaera?
Lehenengo bi urtetan kable bidez emititzen genuen eta hau dela eta 400 eta 500 pertsonaren artean besterik ez zuten hartzen telebista etxean, bazkidetza bidez. Helburua zarauztar guztien etxeetara heltzea zen eta horregatik uhinen bidez emititzen erer hasi ginen. Kable bidez etxeen % 20ra heltzen ginen, egun % 60ra heltzen gara. Hala ere, gure helburu nagusiena zarauztarrak telebistaren erabilpenaz eta gozatzeaz ohartaraztea da. Kontuan izan Zarautzen 19.000 pertsona baino ez direla bizi; aldiz, uda partean 50.000 biztanlera heltzen gara.
Zein da etorkizunari begira dauzkazuen helburuak?
Programazioari dagokionez, informatiboak finkatu nahi ditugu eta bestetik, herriko jendea eta kultur taldeak erakarri telebistara. Herri informazioak asko eman dezake eta horretan gabiltza, herriko informazioa garatzen zarautzarren mesedetan.
Zaila da telebistarekin aurrera egitea?
Proiektua udal diru laguntza publikoei esker bizi da, finantzaketaren % 90 osatzen baitu honek. Hala ere, Arrasate Telebistaren mailara heltzeko asko falta zaigu, baina ez gara amateurrak ere. Nolanahi ere, badakigu herri informazioak asko erakartzen duela eta horretan gabiltza.
ETXANIZ, Nerea
Zarautz telebistako programazio arduraduna da Jesus.
49

Gaiez\Komunikabid\Telebista\Herri teleb\ZTB
Pertsonaiaz\TORMES1
Egileez\ETXANIZ5\Komunikabid