argia.eus
INPRIMATU
"Afera da haurrek hartzen dutela konpetizio gisa".
2021eko uztailaren 16a
Basauriko Haurren Kantu Txapelketa
"Afera da haurrek hartzen dutela konpetizio gisa".
Maite Idirin, epaimahikide eta antolatzailea
Zer nolako maila antzeman duzu orain artekoak ikusita?
Bistan da, hautatzen ditugunek maila polita erakusten dute. Denetarik dago bestalde, batzuk ongi prestaturik, beste batzuk gutxiago.
Azpimarratzekoa da laguntza musikalak ere gero eta hobeagoak direla.
Afera da haurrek hartzen dutela konpetizio bezala, eta hori ez dugu nahi, baizik eta kantuaren maitatzea eta euskararen praktikatzea kantuan. Zerbait egin behar dugu alde honetatik.
Azpimarratzekoa da ere Iparraldean ikastolak ez dutela parte hartzen, beste eskolak ari dira. Eskoletan hemen gero eta gehiago musika irakaslea dago. Ikastoletan ez dago, eta hor deskuidatzen dira.
Herrialde batetik bestera asko aldatzen al da maila?
Egia da Iparraldea aspaldi honetan beti izan dela hobea, baina Bizkaian eta Iruñean ikusi ditudan gauzak politak dira. Txikiengan `lehia' gogorra ikusiko dugu finalean.
Aurreko edizioetan ere aritu izan zara. Alderik ikusten al da?
Batez ere Iparraldean kantu berrietan. Lapurdin hamar kantu berri izan dira, eta hor ikusten da gurasoak eta irakasleak arduratzen direla lan bat egiteaz, eta hori azpimarratzekoa da.
Taldeak asko dira beti, eta bakarka edo binaka aurkezten direnean gehiago da etxeko lana, hori nabaritzen da.
Laguntza musikalak gora egin duela esan didazu.
Bizkaiko kanporaketetan instrumentu aldetik gauza oso onak entzun ditut. Bistan dena, beti helduek laguntzen diete.
Aurrera atera daitekeen fenomenorik ezagutu al duzu txapelketan zehar?
Bai. Lehiaketa zentzu honetan positiboa da, bokazio batzuk sortzen dira. Txapelketarik gabe haur eta gazte horiek ez lirateke interesatuko.
PETRIKORENA, J.J.
41

GaiezKulturaMusikaMusika modeLehiaketakBasauriko H
PertsonaiazIDIRIN1
EgileezPETRIKOREN1Kultura