Iñaki Uriarekin elkarrizketa Egunkariari buruz
Iñaki Uria, «Egunkaria»ko kontseilari ordezkaria
" Euskal prentsa lurpetik atera behar dugu".
Jaurlaritzatik jarrera aldaketa ikusten duzuela esan duzue, baina euskarazko prentsaren aldaketa ekarri- ko duen politika berririk ez. Zerk huts egiten du?
Aurkeztu dugun plangintza ontzat ematen dute. Baina, plangintza hori martxan jartzeko orduan, ezintasunez mintzatzen zaizkigu. Horregatik esaten dugu ez dela euskal prentsa aldatzeko eta hobetzeko politika berririk ikusten, eta bultzada hori guztiz beharrezkoa zaigu, produktua, azpiegitura edo sustapenari begira.
Sustapena dela eta, «Egunkaria»k bi saio egin ditu aurten, gida komertziala eta euskal musikari buruzko kon- paktoak kaleratuz. Zer nolako emaitzak jaso dituzue?
Euskal prentsa kioskoan aurkitzea abentura da; edo guztiz kontzientziatutako euskaltzalea izan behar du, edo bestela ez du dagoenik ere jakingo, inon ez baita agertzen. Aldiz, erdarazko egunkariak, diskoak, liburuak... etxe- an sartzen dira, edozein kioskotan agerian daude.
Sustapen saioekin zera ikusi dugu: publizitatea eginez gero, dexente gehiago saltzen dela, eta irakurleak gehitu. Baina zein da arazoa? Euskal kulturarentzat hain garrantzitsua den irakurleen hazkundea ezin dela gure esku bakarrik geratu, berez defizitarioak garelako. Instituzioek esku hartu behar dute. Euskal prentsa lurpean dago eta atera egin behar da.
PETRIKORENA, J.J.
40