Sariek ez dute euskal idazleen miseria konpontzen


1995eko ekainaren 04an
Karlos Linazasoro -rekin elkarrizketan Berako lehiaketari buruz
Sariek ez dute euskal idazleen miseria konpontzen
Zeintzuk dira literatur lehiaketen helburuak?
Aurkezten denaren helburu nagusia ezaguna egitea da. Lehiaketen funtsa, guk hemen Tolosan bat antolatzen dugu, Labaien lehiaketa, eta xede nagusia literatur lanak ezagutaraztea da.
Hori betetzen da?
Normalean ez. Lehiaketa gehienak oso kaskarrak izaten dira. Hiru baldintza betez gero badu funtziorik: sari dexentea jarri behar da, honek jende ezaguna bultzatzen baitu, diruagatik aurkezten baitira; bigarrenik, epaimahai ona jartzea eta azkenik argitalpen tajuzkoa bermatzea.
Euskal idazleek lehiaketen beharra dute bizitzeko?
Euskal idazle guztien artean ez da bakarra izango sari pare bat irabazi ez duenik. Beraz, literatur lehiaketen kontra jartzea gezurrezkoa da. Zeren eta hemen mundu guztiak aurkeztu ditu lanak. Gaizki esaka aritzea ez zait bidezkoa iruditzen. Noski, sarien gaiarekin ez da euskal idazleen miseria konpontzen, hori baino gehiago behar da.
ABRIL, Jon
45



Gaiez\Kultura\Literatura\Sariak\Besteak
Pertsonaiaz\LINAZASORO2
Egileez\ABRIL1\Kultura

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude