argia.eus
INPRIMATU
Leturia: "Rock munduko entzulegoa irabaztera goaz".
1995eko maiatzaren 14a
Tapia eta Leturia-ren azken diska, Leturia-ren iritziz
Leturia: "Rock munduko entzulegoa irabaztera goaz".
Disko berria plazaratzear zarete, orain artekoarekin zer ikusi gutxi duena, ezta?
Rockaren bidetik jo dugu disko honetan. Aurrekoetan Joseba Tapiak osatu ohi zituen piezak, baina oraingoan taldeak hartu du bere gain ardura hori, eta partaide bakoitzak berea erantsi dio diskoari. Guztira 17 kantu bildu ditugu, horietarik bi klasikoak dira, porrusalda eta trikitixa, baina hortik aurrera bestelako doinuak izango dira nagusi.
Entzule berrien bila zabiltzate, beraz.
Rock munduko entzuleak irabaztera goaz, eta jende horrentzat pentsatua dago diskoa.
Orain artean Tapia eta Leturia bezala egin dituzuen saioekin bukatu eta erabat taldera jartzeko asmoa al duzue?
Ez dugu erabat moztuko, batez ere guri elkarrekin jardutea gustatzen zaigulako. Baina taldeari erabateko lehentasuna eman- go diogu, eta guk aukeratutako tokietan baino ez dugu joko Tapia eta Leturia moduan.
Kaleratzen ari diren diskoak eta taldeak ikusita, zer nolako iritzia duzu trititixak bizi duen momentuaz?
Jendea gero eta prestatuagoa dagoela ikusten dut. Ausardia antzematen da, aurrera tiratzeko gogoa.
Trikitilari gazteek erabat jan al die plazetako lekua zaharrei?
Betiko erromeriak gero eta gutxiago dira. Zergatik? Gazteak beste zerbait eskatzen duelako. Festak antolatzeko orduan eta, gazteak agintzen du, eta horren ondorio dira beste kontu guztiak.
PETRIKORENA, J.J.
33


Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Diskoak
Gaiez\Kultura\Musika\Musika trad\Trikitixa\Trikitilari\TAPIA ETA1
Egileez\PETRIKOREN1\Kultura