Mikel Aristegi dantzariari elkarrizketa (Maiatza Dantzan)
Mikel aristegi: "Programazio iraunkorra falta da".
Zure taldeak Dantza Kalean ekitaldian parte hartuko du. Dantza garaikidea kalera atera beharrean al dago?
Bost urte pasatu ditut Alemanian, eta handik bueltan ohartu naizenez, dantzari buruz oso informazio gutxi dago hemen, eta nolabait esatearren, ikuskari errazen beharrean dago jendea. Askok ez diote kasurik egingo Victoria Eugeniako egitarauari, eta beraz, kalera irtetearekin zaletasuna zabaltzeko urratsak ematen ari gara.
«Donostia kalean» ikuskaria prestatu duzue propio okasio honetarako.
Esperimentu gisa landu dugu. Kalera irten eta jendeari galdezka aritu gara, dantzari buruz zer espero duen jakin nahian. Inkesta batean jaso ditugu datuak, eta informazio guztiarekin «Donostia kalean» obrako koreografia osatu dugu.
Zer ekarpen egiten dio Maiatza Dantzan-ek dantza munduari?
Erreferentzia puntua da, baina txikia. Gehiago behar da ordea, aurrera sendo egitekotan. Urte osoan zehar programazio iraunkorra lantzea da biderik egokiena, eta ez maiatzean bakarrik.
PETRIKORENA, J.J.
40
GaiezKulturaDantzaEkitaldiakMaiatza Dan
GaiezKulturaDantzaDantzariak
PertsonaiazARISTEGI1