argia.eus
INPRIMATU
Manu Maritxalar: "Sergio Rey-k urrutira iristeko aukera du".
2021eko uztailaren 19a
Manu Maritxalar, Boxeo Izarrak sioaren aurkezleari elkarrizketa
Manu Maritxalar: "Sergio Rey-k urrutira iristeko aukera du".
Ordutegi aproposa ez badu ere, jarraitzaile fidel ugari dauzka Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalarrek ostiral gauero aurkezten duten «Boxeo Izarrak» saioak. Zazpi urtetan eskainitako norgehiagoka eta albiste guztiei esker, oraingo puntako boxeolariez gain beste garaietako izen ezagunak ere ezagutzea posible egin du saioak.
«Boxeo Izarrak» saioa Euskal Herrian boxeolaritza zabaltzen ari al da?
Zabaltzen ez dakit, baina mantentzen behintzat bai. Inguruko boxeolariren batek txapelketa jokatzen duenean hurrengo egunean jendeak boxeoaz hitz egiten duela ikusten da kalean. Gure saioa jarraitu dute eta hau oso pozgarria da. Hala ere, ordutegia oztopo handia da.
Baina ikusle leialak dituzue.
Hori ikaragarria da. Audientzia zenbakiak ikusita gezurra dirudi. Duela urte bat inguru aldaketa batzuk izan genituen, astelehenetik ostegunera, ostiralera... eta berdin zen, jendeal leial jarraitzen zuen, ia guk baino hobe zekiten zein egunetan emitituko zen programa.
Nolatan hasi zinen komentarioak egiten?
Boxeatzen nenbilela elkarrizketa egitera joan nintzen gonbidatu bezala. ETBk Tysonen konbate bat eman behar zuen eta komentatu nahi nuen galdetu zidaten. Aurrera jarraitu eta orain arte...
Tyson aipatu duzu, txapela berreskuratzeko moduan ikusten al duzu?
Berak nahi badu bai, ez dut zalantzarik. Oso gaztea da eta pisu handi bat izateko sasoirik onenean dagoela esango nuke. Hiru bat urte ikaragarri gelditzen zaizkio. Bere erlijio aldaketak direla eta zentratuago dago eta behar den bidetik joatea lortzen badu, ikaragarria izan litekeela pentsatzen dut, lehen baino handiagoa.
Eta Euskal Herritik, puntako boxeolaririk atera al daiteke?
Txapeldungai batzuk baditugu, Sergio Rey esaterako. Zorte txarra izan zuen Espainiako txapelketan baina orain ondo dabil. Berak ere bide egokia aukeratu du eta nahiko urrutira iristsi daiteke. Boxeoa nahiko sasoi onean dago Euskal Herrian. Askoz ere momentu latzagoak bizi izan ditu.
GERRA, Ainhoa
65


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazMARITXALAR1
EgileezGERRA1Komunikabid