argia.eus
INPRIMATU
Karlos Panera:"Zail da telebistan komedia ez den zerbait egitea".
1995eko apirilaren 09a
Karlos Panera ETBko zenbait telesail desberdinetako partehartzailea
Karlos Panera:"Zail da telebistan komedia ez den zerbait egitea".
Badira hamabost urte Maskarada taldeko zuzendaria dela. Beti egon da antzerki munduan sartuta eta zineman ere lan egin du, «Segoviako ihesa» eta «Urte ilunak» filmeetan. «A ze parea»n izan du telebistako zuzendari lanetan estreinatzeko aukera, baina ez da hori telebistan aritutako lehen aldia, «Bi eta bat»en ere aktore gisa parte hartu baitzuen.
Medio ezberdinetan lanean arituta, ikusleek non adierazten dute eskerrik handiena?
Medio bakoitzak bere erantzuna du. Antzerkian normalean erantzuna bat-batekoa da, zuzenagoa. Telebistan askoz ere arraroagoa da. Zailagoa da jakitea publikoaren jarrera zein den eta, agian hotzagoa da. Hala ere, telebistak botere handia dauka. Erantzuna jasotzeko denbora dexente igarotzen da baina arrakasta izanez gero, indarra handiagoa da.
Telesail honen gidoia Ingalaterrako beste telesail batean dago oinarritua...
Hala da. Istorioa asmatua zegoen eta bagenekien horrek funtzionatu egin behar zuela.
Ingalaterran arrakasta nagusia izan du telesailak eta itxura batean, hemen ez hainbeste...
Niri esan didatenez audientzia maila nahiko ona izan da. Aurten «Goenkale»k eraman du arrakasta handiena, baina gu nahiko pozik gaude eta produktora zein ETB ere gustura daudelakoan nago. Hasieran, telesail honek jarraitzeko hitz egin genuen baina beste telesail bat dago produzitzekotan eta...
Komedia da zure espezialitatea, ala horrela egokitu da?
Maskaradan asko landu dugu komedia. Gure azken lanetako bat, «Marxkarada» ere komedia zen. Hori da normalean landu duguna. Baina beste gauza dramatikoagoak ere egin ditugu.
Egun, zail da telebistan komedia ez den zerbait egitea. Hemen eta leku guztietan telebistek gauza homologoak bilatzen dituzte.
Aurrerantzean zein proiektu dituzu?
Orain oso lanpetuta gabiltza, Arriagan gaude. Proiektu berriak asmatzen ari gara. Eta baliteke telebistan ere zerbait ateratzea. Oraindik ez, baina ikusiko dugu datorren urterako edo...
GERRA, Ainhoa
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazPANERA1
EgileezGERRA1Komunikabid