argia.eus
INPRIMATU
Ixiar Arteaga:"Konexioak egitera kalera joan ezina da gura kezka"
1995eko martxoaren 19a
Ixiar Arteaga Egin irratiko "Kale gorrian" magazinaz mintzo da
Ixiar Arteaga:"Konexioak egitera kalera joan ezina da gura kezka"
Goizero Egin Irratiko «Kale gorrian» magazina gidatzen dute Ixiar Arteaga eta Ane Osak. Eguraldia, sexualitatea, ekologia, arrazakeria, aktualitatea... asko dira astean zehar jorratzen dituzten gaiak. Saio honi buruz eta dituzten arazoetaz mintzatu gara Ixiar Arteagarekin.
Zaila al da «Kale gorrian» bezalako saioa egitea?
Lan talde txikia garenez, nahiko estresantea da, zaila da eguneroko lanari eustea. Egunerokoan itsu-itsu sartuak ibiltzen gara eta erritmo horretara eginak gaude. Estresantea, baino entretenigarria da oso. Gu entretenitzen gara, ez dakiguna da entzulea entretenitzen dugun edo irratia itzali egiten duen.
Egunero hiru ordu betetzeak lan asko ematen al du?
Gaiak arloka banatu ditugu eta lankidetza fijoak ere baditugu. Aktualitateko beste elkarrizketa laburragoak ere egiten ditugu. Orduan, bai, ordu asko eskatzen ditu goiz guztia eramango duen saio bat, magazin bat prestatzea. Denetatik piska bat dago eta prestatzeko ordu asko eskatzen ditu.
Zer jarri edo kenduko zenioke saioari?
«Kale gorrian» du izena eta ezin dugu kalera joan. Hau da gure kezka nagusia. Hori da betiko esperantza, egunen batean lan taldean gehiago izango gara eta kaleko konexioak ere freskura eman ahal izango dio saioari.
Estudioa ere beste nonbait jarriko nuke. Hernaniko leku honetan egoteak asko mugatzen gaitu. Donostiako zentroan bageunde gonbidatuekin zuzenean elkartzea askoz ere errazagoa litzateke. Hamar minutuko elkarrizketa egiteko ezin diegu honeraino etortzeko eskatu.
Zein elementurekin jokatzen duzue?
Telefonoarekin gehienbat, bai prestaketan baita saio barnean ere. Egunen batean telefonikak grebaren bat antolatzen badu jai dugu. Telefonoz jende gehiago sartzen da zuzenean baino.
GERRA, Ainhoa
63

GaiezKomunikabidIrratiaEgin Irrati
PertsonaiazARTEAGA2
EgileezGERRA1Komunikabid