argia.eus
INPRIMATU
Alberto Franzesena: "Iaz asko jaitsi ziren emanaldiak, aurten gehiago,eta datorren urtean?".
1995eko martxoaren 05
Egan utzi eta Trabuko Sortu ondoren berriz ere herriz herri
Alberto Franzesena: "Iaz asko jaitsi ziren emanaldiak, aurten gehiago,eta datorren urtean?".
ARGIA. Korrika kulturalean parte hartuko du Trabukok. Zer ekar dezke egitasmo honek kultura mundura?
ALBERTO FRANZESENA. Beti parte hartu izan dugu egitasmo hauetan, Korrika dela, Ibilaldia, Kilometroak... merezi duela uste dut, eta euskararen alde ahal den moduan zerbait egin behar dela. Hori azpimarratzen da Korrikarekin.
A. Egan utzi eta talde berria osatu duzue. Zer bideri jarraitu behar diozue?
A.F. Eganen egiten genuen musikarekin jarraituko dugu, zerbait berritu bai baina aldaketa handirik gabe.
A. Zer nolako egoera bizi duzue plazaz-plaza zabiltzaten erromeria taldeek. Hainbat alorretan krisia aipatzen da, zuenean ere bai?
A.F. Garai batean, urte osoan, ostiralez, larunbatez eta igandez aritzen ginen. Hori dena galdu da eta larunbateko gaupasa baino ez da geratzen. Lehenengo urtean saioak asko jaitsi zirela antzeman genuen, aurten gehiago, eta oso kezkatuta gabiltza datorren urtean gerta daitekeenarekin. Egoera ez da beraz, lasaia.
PETRIKORENA, J.J.
46

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\TRABUKO
Pertsonaiaz\FRANZESENA1