Atano pelotariri elkarrizketa
Txapeldunakin Hitzegiten
Joan dan asteko zenbakian ezin izan genuen Anoetako frontoian Atanorekin izan genduen elkar izketa publikatu, interesgarri iruditzen zait oraingo hontan lerro batzuek dedikatzia.
Bein partidua bukatuz gero txapel bariko txapelduna agurtzi pentsatzen dut Beti bezela jantzitegian bere anaiarekin arkitzen dut.
–Zer dakarkizu garaipen honek?
Ba...alde batetik badirudi bateri morala indartzen zaiola, bainan bestalde ba du bere kaltea ere, irabazle izatean, txapelketarako obekiago prestatu beharra dago, besteak ere forma onenian egoteko gogor alegintzen direla kontuan artuaz.
–Txapelketa hontan jokatu duzun partidurik onena izandu al da7
Ziur asko bai, Azkaraten aurka jokatutakoa oso desberdina izandu zan jendearentzako aspergarria, bainan gogorra oso gogorra.
–Forma onian zaude? Errez irabazi duzu?
Ezin esan forma onenian nagoanik. Partidu zailla izandu da, poliki jokatu dugu utsune asko izan ba dira ere. Tira ainbestian.
–Gaurko hau Gazteitzen jokatu zenuena baino gogorrago izandu al da?
Gogorragoa ez dakit, biak izan dire oso gogorrak.
–Pelotak lagundu dizuala esan al diteke... ?
Nere iritziz oraingo hontan suerte hanndia izan dut, bainan pelotak guzientzat izan dire onak, bai Garzia Ariño'rentzat eta baita ere Azkaratentzat Neretzat ere bai Gazteizkoak ez ezik, haiek ez nituen oso gustoko izan
–Azkaraten aurkako partiduan eta hontan oso desberdin jokatu duzu, oraingoan asto aurrean zergatik diferentzi ori?
Azkarate eta Garzia Ariño oso desberdiñak dire, lehendabizikoakin bitarte haundia gorde beharra dago pelota guzietara iristen bai da, alkarrekin 4'an edo 5'an ibilli ezkero ez dago dejada egiterik. Garzia Ariño oso desberdiña da. Ez du edozeinek Azkarateren antzera indarra ta arintasuna banatua.
–Pelota ateratzen iaioenetakoa zeranez. Zer iruditzon zaizu, "amateur" partidoetan aurrelariak lautik ateratzeko Federazioak artu duan erabakia?
Ez dut uste jokuari laguntzen dioanik. Atzelariei laguntzen ba die ez aurrelariei, orrela noski pelotak arintasuna galduko du. Jokuak bizitasun gutxiago izango du.
Atanoren iritziak orain arte idatzitako guziari arrazoi osoa ermaten digu. Agindu berriaren aurka doan iritzi bat geiago eta ez nolanaikoa, pelotari haundi batena, aurten txapelaren txapelketa irabazteko itxaropen haundia duana
ITURRIOZ
Partidua bukatu ondoren. Juaristi anaiak jantzitegiko frontoian. Azkoitiarra partidua asteko dagoela esan diteke...
11
GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazATANO2
EgileezITURRIOZ1Kirola