argia.eus
INPRIMATU
Iruña‘n Eueskera’ren Garaitia
1966ko urtarrilaren 23a
Sarasa'tar Yurgi Erramun, Euskal-Herriaren adiskideen lendakariari elkarrizketa

Iruña'n Eueskera'ren Garaitia
Amigos Del Pais'en Lendakariarekin Izketan.
Euskal-Herriaren adiskidek, Iruiña hontan Euskal-meza bat eratu dutela-ta, beren lendakari dan Sarasa'tar Yurgi Erramun'kin, ta beronen lan-gelan, elkarrikuste bat egiten hari gera.
–Esaiguzu Sarasa jauna, zeintzuk dira zure ustez Euskerak gaur dituen korapillorik handienak?
–Nire ustez, Euskerak hirutariko problemak ditu: Hizkuntzatakoak, Soziologizkoak ta hedabidetakoak. Hiru hauek, naizta alkarren antza izan, eztira berdin ta horreegatik nik banan-banan aztertuko dizkizut.
Nire eritzi labur ta apal huntan, hizkuntzarekiko oztopoak, ta ez-bide-dira danak, hauexek ditugu:
loa) Euskaldunon alfabetatzea, gure herriko jende xumek erderaz bai, baina Euskeraz irakurten ta idazten eztakitelako.
2gn) Euskeraren batasuna. Idazliteratura nahi duen hizkuntza guztiak behar duen premiña bizia. Ta honekin eztut esan gura Euskalki guztien bitxitasuna galdu egin behar dala, ez, erronkariera esate baterako mintzaira-jakitunentzat tint gizaki ta yoria baita.
3gn) Hitz berriak. Jakiña, gaurko zibilizazioak ekarten dizkigun mintzo-pilloak oso handiak zaizkigu. ta haiei buruz bi jarraibide onhar dezakegu: Euskal-hitz berriarena ta arrotz-hitzarena.
Egitan. ezin aukera genezake biotako bat xoilki. Ba-dira hitz berri ugari zorionekoak ta laster arruntetzat hartu ditugunak baiña halere eztago nere ustez kalte handirik hain mundutar ta hedatuta dauden hitz arrotzen erabiltean.
–Ta Soziologizkoak?
Soziologizko istilluan hiru dira nagusiki:
1oa) Euskeraren atzerakada. Euskal-mugak gero ta arinago hersten baitira.
28n) Herritar ta Euskal-jende batzuen buruan sartuta dagoan eritzi zoritxarrekoa: Euskera, haiek uste, ezta kaletarako ta handiki izaterako ta horregatik dirutu ta dundu ordukoxe, beren ezpaiñetatik baztertu egiten dute.
3gn) Batzuek uste duten tontokeri izugarria: Euskeraren ezin ikastea. Zoriondo mito hau haize epela bihurtzen hasi da oraintsu sortu diren euskaldun berrien moltzoagatik.
–Ta zabalkunde-bidetzaz zer?
Bai, gure hizkuntza, herri bizi baten alkar-aditzeko era izanaz zabaltzeko bide batzuk behar ditu ta hauek izan leitekez:
loa) Gure hizkuntzaren kulturgarrantzi ikaragarriaz, berbeta biziaren izateaz, ta hain negargarri ditugun atzerapen-muga beti aldakorretzaz konturaturik, bere irakaspen-zabalkundeaz ardura dezaten lege onarakorrak.
Honetarako derrigorrezkoak ditugu eguneroko berripaperak, irrati, teleikuskin ta kinema.
Teleikuskiña ere bai?
Baita. Neroni etzait atsegin Euskeraren "asaben hizkuntza" izengoitia, arkeologilaria ezpainaiz. Ta bizi dan edozein hizketak darabiltzan bide guztiak, Euskera ere erabilli beharrean baita.
Beraz, Teleikuskiña, modan baldin ba'dago, bifoa ahalbait ariñen beragana.
Bai horixe. Holako auspokadek laister onera eragingo baitute.
Ta... bertze rnodurik ote–... ?
Hara... beste iltze bat herrien ustean dago; hau da, urietara dijoazan euskaldunnen hizkuntzaren galtzean. Honi buruz ta askabidetzat, Salamankan gertatzen dana esango dizut. Han zamoratarrek alkarrekin ta hurbilien egoteko, bizitzaetxe-talde bat egin dute. Hau Euskal-familientzat ere egoki da.
Zure hitz horien entzutean gogora etorri zait oraintsu esan zidaten Bilbo'n halako gauza bat egin nahi zutelazko berria. Hola biz ta ugal bediz honen erako ideia bikaiñak.
Hain zuzen ere Montoro Jaunak honezaz ere azaldu zigun. Asmo zorionekoa berea!
Baiña goazen lehengo puntura. Beste behar bat, ta honezaz dihardugu Euskal-Herriaren adiskideok, Iruiña'ko Euskal-ikaskaien akademiako Fabian Loidi'k esandako metalezko ezaugarrien argitaratzea.
Zer esango zeniguke Euskera ikasteko bidetaz?
Oraintsu Basterretxeattar Joseba'k ohiezlazko Euskal-irakasbide bat bukatu du ta entzutez oso ona omen-da. Lan hori Ipar-Ameriketako bide batetik eratua izan da. Hau, euskal-ikaslentzat naiz-ta nahiezkoa da. Ikasteko bide errezik eztanean...
Baiña nik soziologilari zeran aldetiko ustea nahiago nuke ta gure irakurlek ere bai noski.
Nik ezin eman dut hizkuntzaerantzunik, baiña bai ordea soziologiaren.
Euskaldun berrientzat hiztegia ez eze, euskal-pentsamenaren munduaren ta bizitzaren ikustearen estetika beharrezkoa da, euskeraz ta euskaldunki biziten ta izaten jakin dezaten.
Ta azkenez, zer ahal zenerrake Iruina'ko Euskal-berbizkundeaz?
Egun, Euskal-ikastaldiak edonun agiri dira ta beren onura nun-nahi nabari diteke. Honez gaiñera irratisaioak eta abar.
Ta Euskal-Herriaren adixkideon aldetik ?
Iruiña'ko lehenengo ikastolaz gaiñera, ta beraren andereiño Mikela Gastesi ez aipatzea bekatua litzateke, nagusientzako Euskalirakastaldiak, Aita Diez de Ultzurrun'ek eramanak, Euskal-akademiaren billaketak, Euskeraganako ardura nabaria, ta azken hau Symposium'ean argiro ikusi zan, ta oraintsu lortu dugun lehenbiziko Euskal-mezaren eratzea.
Meza hau, Iruaña'ko euskadun ta euskaltzaleak jakiñean egon ditezan, jaiegunero izango da Katedral-ondoko Jose Deunaren elizan, eguerdiko 12'tan.
Ta besterik ez Sarasa jauna. Eskerrik asko ta ba-dakizu zerbitzuan gauzkazula gura duzunerako. Agur!
KINTANA'TAR FRANTZISKO XABIER

Iruiña'ko Euskal_Herriaren adiskideen lendakari ta soziologilari dan Sarasa'tar Yurgi Erramun, gure Iruiña'ko azaldari Kintana'tar Frantzisko Xabier'ekin elkarrikustean.
9

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskalerria
PertsonaiazSARASA1
EgileezKINTANA1Hizkuntza