argia.eus
INPRIMATU
Javier Sada, historialaria: "Herriko inauteriek eta hirikoek ezaugarrikomun bakarra dute, izena".
2007ko otsailaren 21a
Javier Sada-ri inauterieei buruzko elkarrizketa
Javier Sada, historialaria: "Herriko inauteriek eta hirikoek ezaugarrikomun bakarra dute, izena".
Nola azalduko zenuke herrietako eta hirietako inauterien arteko oinarrizko bereizketa zertan datzan?
Hirikoak ez du pertsonalitate berezirik, espektakulu hutsa da, eta herrikoa, berriz, beti pertonaia mitiko, errito eta ospakizun jakin batzuen gainean eraikia dago. Herrikoan, mitologiarekiko erreferentzia oso garbia eta oinarrizkoa da. Hirikoaren sorreran, berriz, espektakulua egitea izan zen eragile bakarra; honen harian, diru gehiago daukanak konpartsa hobea egiteko aukera handiagoa du, noski. Inongo tradizioarekiko loturarik ez dago, ezta pertsonaia jakin batzuen agerpena ere. Duten gauza komun bakarra, azken batean, izena besterik ez da.
Gehiago ezagutzen duzun Donostiaren kasuan, zein da inauteriaren aipamenik zaharrena eta bere sorrera?
XIX. mende osoan zehar aurkitzen ditugu Donostiako inauteriari buruzko aipamenak. Sorrerak ez du halako bereizgarri nabarmenik. Jendea mozorrotu egiten da, besterik gabe, eta hortik espektakulua egitearekin lotutako jaia sortu zen. Garairik distiratsuena, bestalde, 1900-1924 bitarte izan zen, Gran Casino delakoaren laguntzari esker, Europako lehen hiru edo lauren artean kokatu baitzuen.
SARRIEGI, Patxi
21

Gaiez\Gizartea\Ospakizunak
Pertsonaiaz\SADA1
Egileez\SARATXAGA1\Gizartea