Ahozkaritzari buruzko elkarrizketa Fito Rodriguez-eri
Fito Rodriguez: "Euskaldunon artean ahozko produkzioak berebiziko garrantzia du".
ARGIA. Ahozkaritzari buruz jardungo duzu Unibertsitate Hedapenerako hitzaldietan.
F.T. Euskaldunen artean ahozko produkzioak duen garrantziaz ohartarazteko neronek sortutako hitza da. Gure gizartean badago nolabaiteko altxorra, iritziak bideratzeko eskema bat, idatzita dagoen diskurtsoarekin bat ez doana, eta informazioa emateko eta egituratzeko bestelako eskemak baliatzen dituena. Egun guztiz inportanteak dira, adibidez, telebistaz dela, irratiz edo kalean jasotzen ditugun informazioak. Hauen garrantzia eta eragiten dituzten pentsamenduak aztertuko ditut.
A. Zeintzuk dira ahozkaritzaren ezaugarriak?
F.R. Idatzizko diskurtsoan bigarren mailako perpausak aurkitzen ditugu, hari disurtsiboa... Ahozko sisteman berriz, kakofoniak ezinbestekoak dira informazioa gordetzeko, bigarren mailako esaldien ordez perpausa askoz ere sinpleagoak eraikitzen dira, alegia, pentsamendua bera antolatu eta ekoizteko sistema ezberdina dugu, gure kulturan berebiziko garrantzia izan duena eta duena.
PETRIKORENA, J.J.
46
Gaiez\Kultura\Musika\Besteak
Pertsonaiaz\RODRIGUEZ1