Bixente Ameztoy: "Nire obraren zentzua 70eko hamarkadan mamitu zen".
1995eko otsailaren 19a
Bixente Ameztoy artistari elkarrizketa
Bixente Ameztoy: "Nire obraren zentzua 70eko hamarkadan mamitu zen".
ARGIA. «Hirurogeita hamargarrenean» erakusketak bi hamarkada atzera egiten du. Zer ekarri zuten garai haiek?
B. AMEZTOY. Izan ziren mugimendu guztiak kontuan harturik, 70eko hamarkada oso bizia izan zen, berezia, indar handikoa.
A. Zure garai hartako influentzia nagusienen artean pop-a aipatzen duzu.
B.A. Han ez zen talderik, bakoitzak bere bideari eusten zion, batzuek pop-ari, minimalismoari besteak, denetarik aurki zitekeen artearen munduan. Nik, batipat, pop-ari jarraitu nion.
A. Bi hamarkada beranduago, asko aldatu al dira eraginak?
B.A. Nire obrari ezagutzen zaion zentzua urte haietan mamitu zen. Denborarekin aldaketak etorri dira, baina zentzuak funtsean bere horretan darrai.
A. Kexu agertu zarete, kanpora begira ez zinetelako promozionatuak izan. Egun aldatu al dira gauzak?
B.A. Administrazioaren aldetik ez zen ezertxo ere egin. Egun, beren buruak nolabait zuritu behar izaten dituzte, eta itxurakeria handia dago egiten dituzten saioetan.
PETRIKORENA, J.J.
GaiezKulturaMusikaMusika modeBesteak
PertsonaiazAMEZTOY1