argia.eus
INPRIMATU
Txomin Perurena:"Hasiera ona eginez gero, Tourrerako postua irabaz dezakegu".
1995eko otsailaren 12a
"Euskadi" taldeko zuzendariari elkarrizketa
Txomin Perurena:"Hasiera ona eginez gero, Tourrerako postua irabaz dezakegu".
Zein da Euskadi taldeak egun bizi duen egoera?
Oso itxaropentsua. Hemezortzi txirrindulari gazte ditugu gogor lan egiteko prest daudenak, eta gainera ilusio handia daukate. Momentuz txirrindulari kopuru honekin mantenduko gara. Bi talde egin ditugu hauen artean, eta txapelketa guztietan parte hartuko dugu modu honetan.
Etorkizuna duen taldea izango da, beraz.
Gu horretarako ari gara lanean. Urte askotan mantendu nahi dugu taldea, betiko ahal izanez gero. Dena den, ditugun arazo ekonomikoak direla eta, jasotzen dugun laguntzaren araberakoa izango da gure etorkizuna. Edozein egunetan txirrindulariek beste taldeetara aldegingo dute eskaintza hobeak jasota, baina guk lanean jarraituko dugu beste gazteei profesional izateko aukera emanez.
Ekipo tekniko ona duzue?
Mekanikari gisa Jose Kruz Mujika, Jose Nazabal eta Iñaki Etxeberria. Masaialariak Leandro Bustos, Xabier Carbayeda, Ruben Gorospe eta Andoni Olano dira. Sendagilea Andoni Jauregi da, prestatzaile fisikoa Jon Ander Pikaza eta zuzendariak Jose Luis Laka eta biok.
Horrelako taldea izanda, noizko Tourra eta Giroa bezalako txapelketa handietara?
Gure helburua karrera onak egitea da. Oso ekipo gaztea da oraindik, eta txapelketa handietan ezin da gehiegi pentsatu. Dena den, denboraldi hasiera ona eginez gero Tourreko postu bat irabaz dezakegu. Gure helburua Euskal Herriko Itzulia, Bicicleta Eibarresa, Espainiako Itzulia eta Estatuko gainontzeko karrerak dira oraingoz. Hauetan maila ona emanez gero oso pozik geratuko gara guztiok.
ZUAZABEITIA, Ainhara
26

GaiezKirolaTxirrindula
PertsonaiazPERURENA3
EgileezUAZABEITI1Kirola