argia.eus
INPRIMATU
"Benetan zaila ikusten dut LRUren garapen autonomikoa".
1995eko otsailaren 12a
Irakasle propioaren eztabaida EHU-n Inaxio Oliveri-ren iritziz.
"Benetan zaila ikusten dut LRUren garapen autonomikoa".
Zer deritzozu irakaslego propioaren inguruan EHUk zabaldu duen eztabaida prozesuari?
Irakaslego propioaren aldeko aldarrikapena aspaldikoa dugu EHUn. Irakaslego propioaren figura planteatzeko garaia heldu den ala ez erabakitzeak aurrekontsiderazio batzuk eskatzen ditu.
Ikuspuntu politiko batetik, argi dago, irakaslego propioa edukitzea herriaren autonomi politikoa indartuko lukeen autogobernu ekintza garbia dela.
Ikuspuntu akademiko batetik, ez dut uste EHUren lehentasunezko gaia denik hau. Baina edonola ere, horrelako prozesu batek gure unibertsitatearen kualifikazioko elementua izan beharko luke. Horrela, sarrerarako eskakizunak eta unibertsitate ikasketaren garapenerako behar diren baldintzak jarriko lituzkete; bikaintasuna lor daitekeen helburua izan dadin, benetako unibertsitatea.
Lege ikuspuntu batetik, nahiz eta batzuek uste duten posiblea dela irakaslego arloan LRUren garapen autonomiko bat, benetan zaila ikusten dut, oraingo legea eta organo konstituzional gorenetik eskuduntza autonomikoei buruz egiten dituzten interpretazioak ikusirik arlo honetan legislazio propioa planteatu ahal izatea.
GARTZIA, Myrian
Inaxio Oliveri, Hezkuntza sailburua
24

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Unibertsita\EHU\Irakasleak\Besteak
Pertsonaiaz\OLIVERI1
Egileez\GARTZIA3\Gizartea