Larraitz Garmendia Altzako Irrati Tailerreko arduradunari elkarrizket
Larraitz Garmendia: "Euskararen presentzia oso kontuan hartzen dugu".
Altzako Irrati Tailerra 1991n sortu zen. Larraitz Garmendia, irratiko arduradunak azaldu duenez, Donostialdeko gaiak kalitatez jorratzea dute helburu. Hiruretan hasi eta gaueko bederatziak arte magazina, musika saio bereziak, kirolak, eta abar eskaintzen dituzte.
ARGIA. Zenbatekoa da euskararen erabilpena Altza Irrati Tailerrean?
LARRAITZ GARMENDIA
% 30 inguru egiten dugu euskaraz, batez ere irratia egiten dutenek ez dakitelako. Hor daukagu arazo handiena.
Hemendik aurrera euskaraz ez dakiena mikrofono aurrean ez sartzeko ideia daukagu. Edo euskara gaztelania hitz egiten duten bikotea jartzea mikrofono aurrean. Euskararen presentzia beti egotea kontuan izango da.
A. Nola funtzionatzen du irrati tailerrak?
L.G. Tailerrak bi alderdi dauzka. Batetik ikastaroa dago. Jendea lehen mailan hasten da. Hau egin ondoren interesatua dagoena eta daudenak eta maila minimo bat ematen duenak, tailerrera pasatzeko aukera du.
Ondoren tailerrean zenbait ekintza egiten dira, ikastaro berezituak adibidez.
A. Nola ikusten duzu etorkizuna?
L.G. 1991n hasi ginela kontuan izanik, poliki goaz baina egin duguna serio eta sakonki egin dugu. Hemendik aurrera, irratia handitzen eta gure programazioa sendotzen doan heinean, gure entzule maila ere sendotzen joango dela uste dut.
A. Asko aldatu da irratia lau urte hauetan?
L.G. Hasieran ikastetxe batean geunden, nahiko zatar eta gaizki. Harrezkeroztik eta azken urtebete honetan, estudio bat izatetik bi estudio izatera pasatu gara. Sustatu sari pare bat eman dizkigute eta horrek ere oihartzuna izan du. Aldaketa handiena audientzia aldetik izan dugula uste dut.
GERRA, Ainhoa
55
Gaiez\Komunikabid\Irratia\Altza irrat
Pertsonaiaz\GARMENDIA12
Egileez\GERRA1\Komunikabid