"Zabaltzen ari da gizakiaren barruan erritmoa bilatzea".
1995eko urtarrilaren 29a
Euskal Koru gregorianoaz koruaren zuzendariarekin
"Zabaltzen ari da gizakiaren barruan erritmoa bilatzea".
Ismael F. de la Cuesta, zuzendaria:
Zuen koruan gregorianoa diskantu eran jarri duzue praktikan. Zertan datza era horrek?
Gregorianoa interpretatzeko modu berria da; erabateko berrikuntza. Ahots gregorianoaz gain, erliebean jartzen dena, beste zenbait ahots gregoriano barneratzen dira.
Jendeak maiz ez ditu hitzak oso kontuan hartzen gregorianoan.
Gregorianoan hitzak musika bezain garrantzitsuak dira. Latinetik sortua da, beraz, astakeria litzateke latinez ez kantatzea. Hitzak liturgikoak dira.
Nola azaldu lortzen ari den indarra?
Musika klasikoan zein popean azken urteotan sormen eza nagusitu da. Gazteak nazkatuta daude, azken urteotan eskaintzen zaien musikarekin, erritmo errepikakorrak, ia melodiarik gabe. Kanpotik datorren eta inposatzen den erritmoa da, gaztea alienatzen duena. Mundu oso- an, berriz, egun erritmoak gizabanakoaren barruan bilatzea zabaltzen ari da, erritmo naturalak. New Age-ak izaten ari duen go- rakada ere testuinguru be- rean ipini behar da, iraganera bueltatzeko nahia. Horietaz gain, badira beste zenbait elementu, filosofia eta pentsamentuari geroz eta garrantzi gehiago ematen zaio berriz.
Zergatik hautatu dituzu Aretxabaleta eta Gasteizko koruak?
Tolosan egiten den Abesbatzen Lehiaketan entzun nituen. Ohartu nintzen, bere errepertorioan abesti gregorianoak zituztela eta oso ondo kantatzen zituztela. Gutxienez 30 ahots grabe behar nituen. Beste zenbait lekutan ez nituen hainbeste ahots topatzen eta gainera aproposak iru- ditu zitzaizkidan. Beraz, harremanetan jarri nintzen eta oso gustora hartu zuten nire eskaintza.
Atzerrian koruak zuzentzeko proposamenik izan al duzu?
Bai. Koru asko zuzentzen ditut; kontzertu asko eskaini ditut hainbat herritan: Europan, EEBBetan, Hego Amerikan, baina ez dira izan nire koruak, Silosko monjeen koruko zuzendaria izan nintzenean izan ezik. Eta orain, ostera, koru propioa izan nahi nuen.
Madriletik zuzentzea, baina, zaila izango da.
Ez, oso profesionalak baitira. Gainera, baditut primerako bi laguntzaile: Anjel Barandiaran eta Antton Lete. Ni hilabetean behin joaten naiz eta soilik perfilatzera, oharrak eta partiturak ematen dizkiet eta entseiua egiten dugu.
Etorkizunerako zein plan dituzue?
Proiektua badago Amerikako telebistan eta Espainiakoan parte hartzeko eta, noski, kontzertuak. Ez ditugu kontzertu gehiegi eman nahi, leku hautatuetan soilik, eta horiek kalitate onekoak izan daitezela.
GILLEGI ETXEBARRIA, Ana
45
Gaiez\Kultura\Musika\Abesbatzak\Taldeak
Pertsonaiaz\DE LA CUES1