argia.eus
INPRIMATU
"Gu izan ginen ekimen honen sortzaile".
1995eko urtarrilaren 22a
Enrike Arana-ren iritziak Donostiako plagintzari buruz
"Gu izan ginen ekimen honen sortzaile".
Enrike Arana, Donostiako EA-ko zinegotzia
Nondik dator plan orokorraren ekimena?
Duela sei urte hasi ginen. Bulego bat jarri genuen martxan Patxo de Leonen zuzendaritzapean, eta hirirako eredu berria sortu zen.
Zein zen plan orokor haren helburu zehatza?
Datozen hamabost urteetarako lanpostuak, etxebizitzak eta ekipamendu guztiak kontenplatzea. Horretarako 500.000 milioi pezetako inbertsioa egin da, eta Donostiako udalerriko lurzoru libre guztiak erabiliko dira etxebizitzak egiteko.
Etxebizitza hauetatik zenbat izango dira babes ofizialekoak?
Egitear dauden 16-17.000 etxebizitzetatik erdiak izango dira babestuak.
Aurrerapena 1991. urtean onartu bazen ere, oraindik ez da azken baietza eman
Ez. 1991. urtetik arazo asko izan dira, zoritxarrez, alkatetzan dauden alderdietan. PP eta PSOEk iskanbila anitz izan dituzte, eta azkenean 1994.eko martxora arte ez genuen lortu plana aurrera eramateko estreinako baiezkoa.
Behin-betiko baiezkorik gabe ere, Donostia aldatuz joan da azken urteotan.
Horrela da. Izan ere, plan orokorrari paralelo, plan partzialak ere martxan jarri ziren. Ondarretako poligonoa, Beriyo, Amarako Osinaga... egin dira tarte honetan.
Ekimen honen alde azaldu da EA hasieratik.
Gu izan ginen, EErekin batera, ekimen honen sortzaile aurreko legealdian, eta orain ere gure baiezkoa beharrezkoa zen, planak aurrera egingo bazuen.
Gainera, guk egindako zuzenketa guztiak onartu dira gehiengoz, eta balorazioa positiboa da.
ERASUN, Arantxa/ZUAZABEITIA, Ainhara
24

Gaiez\Gizartea\Azpiegitura\Hirigintza
Pertsonaiaz\ARANA7