argia.eus
INPRIMATU
Nestor Fuente:"Ahotsik gabekoen ahotsa izaten jarraitzeko nahia dugu".
1995eko urtarrilaren 15
Nestor Fuente irratiko aurkezleari elkarrizketa
Nestor Fuente:"Ahotsik gabekoen ahotsa izaten jarraitzeko nahia dugu".
Gabon Zahar Azoka egunean egin zuen 10. urteurrena Elgoibarko Zazpiki irratiak. Saio bereziren bat kenduta, gainontzeko guztiak euskaraz egiten dituzte irratiko kideek. Bertan zortzi urte daramatzan Nestor Fuenterekin mintzatu gara urteurren honen inguruan.
ARGIA. Nolakoa izan zen duela hamar urteko Urtezahar gauean egin zenuten lehen saio hura?
NESTOR FUENTE. Eztabaida batzuk hasi ziren gazteen artean, ukitzen zituzten gauzak eztabaidatu zituzten. Zerbait alternatiboa egiteko ideia sortu zen eta orduan zegoen irrati libreen `boom' hura aprobetxatuz horrelakoa sortzea erabaki zen. Urtezahar gaua hurbil zegoenez, eta herrian egun berezia izaki, lehen saioa egiteko aukeratu genuen.
A. Urte horien buruan, nola ikusten duzu Zazpiki irratiaren etorkizuna?
N. F. Guk orain arte bezala jarraitzeko asmoa dugu. Irratia sortu zeneko idealekin segitzen dugu, hau da, ahotsik gabekoen ahotsa izateko nahiarekin.
A. Zein harreman duzue beste irrati libreekin?
N. F. Noizbehinka elkarrekin egoten gara eta egoera aztertzen dugu. Koordinadora bat martxan jarri zen, baina hura nahiko ezerezean gelditu zen, irrati libre ezberdinetatik mugitzeko nahiko eragozpen baitaude.
A. Hamar urte betetzendituzuela eta, irratian aldaketarik egiteko asmorik ba al duzue?
N.F. Guk berdin jarraituko dugu, urteurrena dela eta ospakizunak besterik ez ditugu egingo. Astean hogei saio baino gehiago ditugu, gehienbat aste bukaeran zentratuta daudenak.
A. Irrati libreek, etorkizuna badutela uste duzu?
N. F. Baietz uste dut. Irrati komertzialak hortxe daude eta maila guztietan presio handia egiten dute, baina irrati libreek beti hor jarraituko dutelakoan nago.
ERASUN, Arantxa
55

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Zazpiki Irr
Pertsonaiaz\FUENTE1
Egileez\ERASUN2\Komunikabid