argia.eus
INPRIMATU
M.A. Lertxundi: "Euskaldun baten ikuspuntutik egiten den artea munduanerakutsi dut".
1995eko urtarrilaren 15
Mikel Anjel Lertxundi eskultoreari elkarrizketa
M.A. Lertxundi: "Euskaldun baten ikuspuntutik egiten den artea munduanerakutsi dut".
ARGIA. Euskal Herritik kanpora denbora luzez aritu zara eskulturak egiten. Zerk eraman zaitu horretara?
MIKEL ANJEL LERTXUNDI. Zortzi bat urtez aritu nintzen Euskal Herrian zehar bira egiten, eta bide batez liburu bat aurkeztu nuen. Ondoren, erbestetik bira handia egitea ere interesgarria izan zitekeela iruditu zitzaidan, eta horrela hasi nintzen, Estatu Batuetan, Alemanian, eta orain Japoniara noa. Hamar bat urte bete nahi ditut kanpoan, euskaldun baten ikuspuntutik egiten den artea munduaren aurrean erakusten.
A. Kanpokoa ezagututa, nola ikusten duzu dagoela hemengo artea?
M. A. L. Euskal Herrian arte plastikoak beti izan du indarra, eta gaur egun ere badago ondo prestatutako jendea, lan onak egiten dituena, munduan edozeinen aurrean jar daitekeena.
A. Olaetxeko aretora zure lanak ikustera joaten denak zer ikusiko du?
M. A. L. Hamar edo hamabi urtetan landu ditudan serie ezberdinen bildumak ikusiko ditu. Neurri txikiko lanak dira gehienbat.
PETRIKORENA, J.J.
46

Gaiez\Kultura\Artea\Eskultura\Eskultoreak\LERTXUNDI5
Pertsonaiaz\LERTXUNDI5