Joxe Felipe Auzmendi ETBko aurkezleari elkarrizketa
Joxe Felipe Auzmendi: "Kaleko jendea eta umorea biltzen ditu saio be- rriak".
"Baietz Barrez Lehertu" saioa estreinatu berri du Euskal Telebistak Urtezahar gauean. Aurkezlea duela lau urtetik ETBrako lanak egiten diharduen Joxe Felipe Auzmendi dugu. Aurpegi ezaguna, beraz, barreak eragitea helburu duen programa berrirako.
ARGIA. Zer berri ekarri behar dio programazioari «Baietz barrez lehertu» saioak?
JOXE FELIPE AUZMENDI.
Moda orain etorri da, nahiz eta saio hau aitzindari izan, Inglaterratik datorrela uste dut-eta, Antena 3 Espainiako telebistan egiten zen hori honen kopia bat zen. Hala ere, saio honetarako saio ezberdinetako osagaiak hartu eta batu egin dituzte: kamera ezkutuak, iragarkiak, esketxak, txisteak... Ekarriko duen garrantzitsuena da irudiz oso programa modernoa dela eta bestalde herriko jende asko aterako dela, herriz herri ibili baikara herrietako kolektiboekin. Kaleko jendea eta kaleko umorea bilduko ditu saioak.
A. Orain arte egin duzunarekin aldaketa egon al da, beraz, jendearekin harremantzeari dagokionez?
J. F. A. Saio hau aurkeztea oso erraza da niretzat. Lantaldeak dena kanpoan egiten du eta nik platoan egin behar dudan bakarra une jakin batean lauzpabost txiste kontatzea da. Bideoei paso ematea da gure lana, laburrena eta errazena. Egia esan, nik oso ondo pasatzen dut. Saioa berez jantziagoa da eta aurrerantzean ikusiko dugu.
A. Lehen saioa emateko Urtezahar gaua aukeratu dute. Egun berezia estreinurako, ez?
J. F. A. . Egunari dagokionez aldaketa handiak izan dira noiz hasi eta zein maiztasunarekin erabakitzeko. Orduarekin ere berdin, bederatzietan zela esaten hasi eta azkenean urtearen azken orduan izan da.
ERASUN, Arantxa
55
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazAUZMENDI3
EgileezERASUN2Komunikabid