argia.eus
INPRIMATU
Josetxo Oliveri: «Errenterian urteko saiorik arrakastatsuena izaten daGabonetakoa»
2021eko uztailaren 19a
Errenteriako Gipuzkoako gabon txapelketari buruzkoak
Josetxo Oliveri: «Errenterian urteko saiorik arrakastatsuena izaten daGabonetakoa»
ARGIA. Nori begira antolatzen duzue Errenteriako Gipuzkoako Gabon Kanta Lehiaketa?
JOSETXO OLIVERI.
Gure helburua Gabonetan Errenteria girotzea da, normalean kantatzen ez duenari kantatzeko aukera emanez. Profesionaletara ere jo genezakeen lehiaketa antolatzeko orduan, baina guk jende xeheari erreparatu diogu hasierako lehiaketatik gaurdaino.
A. Zer nolako zaletasuna ikusten duzu?
J.O. Handia; parte hartuko duen jendeak dagoeneko hilabete darama entseiatzen. Jendea oso ondo prestatzen da. Ikuslea ere mordoa hurbiltzen da. Urtean zehar Errenterian egiten den kontzerturik arrakastatsuena da Gabonetakoa.
A. Zer nolako errepertorioa baliatzen dute partehartzaileek?
J.Z. Doinu zaharrak abesten dira gehien; izan ere, azken urteotan, konpositoreak nahikoa motel aritu dira Gabon kantak sortzeko orduan. Baina, gure eta beste iniziatiben harian mugitzen hasiak dira, armonia berriak erabiliz melodia tradizionalak moldatzen, eta beraz, aurten denetarik entzungo dela iruditzen zait.
J.J. PETRIKORENA
46

GaiezKulturaMusikaMusika tradBesteak
PertsonaiazOLIVERI2