argia.eus
INPRIMATU
Birginia Imaz, Oihulari Clown-eko partaidea eta irakaslea. «Bizitza ulertzeko, merezi du ikuspuntu komikoa topatzea»
Maite Artola 2021eko uztailaren 19a
Pailazoen munduari buruzko elkarrizketa Birginia Imazeri
Birginia Imaz, Oihulari Clown-eko partaidea eta irakaslea. «Bizitza ulertzeko, merezi du ikuspuntu komikoa topatzea»
Zein funtzio sozial betetzen dute pailazoek?
Clownak bihotzaren mezua igortzen du. Beti dio egia, bere egia emozionala. Gezurra esan arren, gezurretan dabilela adierazten du. Diskurtso emozional horren falta, batez ere esparru publikoan nabaritzen da. Bizitza ulertzeko, ikuspuntu komikoa topatzea merezi du.
Zein eratako lana egiten duzue taldean?
Ikuskizun eta clown ikastaroetaz gain, clown-klusioak ateratzen ditugu, kongresuetara hurbildu eta instituzioei buruzko clown begirada eskaini. Boterearen antiboterea umorearen bidez erantzuten dugu. Pailazoak ispilu soziala dira.
Haurrei begira zenbaiterainoko garrantzia du?
Haurrak geroz eta helduagoak dira. Pailazoek, euren benetako naturaleza ateratzen diete. Planteatzen duzuna emozionalki egia bada, ordea, konektatu egiten du. Heziketaren parte bihurtu daiteke; guk, esaterako badugu ikuskizun bat irakurketa animaziorako.
AINHOA GERRA/ MAITE ARTOOLA
22

GaiezKulturaAntzerkiaPailazoak
PertsonaiazIMAZ3